Irakasli: Nerea Gartzia, aktori eta antzerki foro soziala lantzen aditu. Egutegixe: Otsailak 26 eta 27 / martxoak 5 eta 6 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixakuk) / 10:00-13:00 (zapatuk) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri egongo da, eta arratsaldetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Antzerki teknika desberdinak baliatuz, gatazka edo gai sozial desberdinen salaketa egin eta leku publiko baten dan jendarti gaxan ingurun hausnartzen ipintxi de Antzerki Eraldatzailin helburu. Holaik, taldin aukeratutako gaxan salaketa feministi burutzi ixango da ikastaro honen helburu.
