XE IBILALDIxan inguruko albistik

IBILALDIko egune hurreatzen dun negurrixan albistik gehitzen duz beronen ingurun. Udalak mezu hau zabaldu dau aparkalekun tokixan ingurun. Aparkaleku batzuk hustu behar dizenez, beste batzuk erabili ahalko diz. Azpixan dakazue nun eta noiztik ahalko dan aparka leku horretan.

Beste aldetik, sortedunak gaz bertsuk maite douenok, goi mallako bertsolaxak eukiko douzelako herrixan.

Korreosko botu nahizu ein?

𝐇𝐢𝐥𝐚𝐧 𝟐𝟖𝐱𝐚𝐧 𝐞𝐳 𝐳𝐚𝐳𝐞𝐥𝐚 𝐎𝐧𝐝𝐚𝐫𝐫𝐮𝐧? 𝐓𝐚 𝐳𝐞𝐫𝐫𝐞𝐧 𝐳𝐚𝐢𝐧 𝐳𝐚𝐳 𝐩𝐨𝐬𝐭𝐚 𝐛𝐢𝐝𝐞𝐳𝐤𝐨 𝐛𝐨𝐳𝐤𝐚 𝐞𝐢𝐭𝐭𝐞𝐤𝐨 𝐛𝐚? 𝘏𝘢𝘶𝘹𝘦𝘳𝘢… 𝘪𝘢, 𝘻𝘪𝘳𝘬𝘪𝘯! 𝘌𝘨𝘶𝘦𝘯𝘪𝘯 (𝘮𝘢𝘹𝘢𝘵𝘻𝘢𝘬 18) 𝘢𝘮𝘢𝘪𝘵𝘻𝘦𝘯 𝘥𝘢 𝘦𝘱𝘪 𝘦𝘵𝘢!!! Hurreatu Bilgunea (Nasa kalea) eta lagundukotzue paperak etxen!

HERRI HARRESIXAN 10. urteurrena!

10 urte bete diz, 2013ko maiatzak 10 in hasi eta 15a bittartin burutu zala HERRI HARRESIXE deitxu gentzan herri mobilizaziñoi erraldoiai. Kartzelak hustutzeko sasoi zala pentsaten gendun eta konponbide garaixe martxan jarri birzala sinistute hasi gendun borroka ekimen berezixe, helburu bakarraz, URTZA ALKORTAn atxilotzi saihesti.

Eta ONDARRUko herrixak erantzun bikaine emotzan, egunez ta gabaz, Alamedan batu giñan ASKE GUNIn pilla bat herrittar, kanpaleku antolatu gendun, kantaldixak prestatu genduzen, jolasak, dantza saiuk ein zin, jantokixe antolatu zan herrittarran ekarpenakin, prentsa bulego bizixe monta zan (sare sozialan jaun eta jabe ixan giñan (twitter, facebook..), millaka argazki eta bideo ata genduzen)…

Eskualdeko jenti hurreatu zan babesa emotea, sindikatutako zuzendaritzak hurreatu zin ekimenaz bat etxea, Euskal Herri osotik etorritxako abeslaixak, bertsolaixak… bat eiben geuaz.

6 egunez egon giñan, 117 ordu, hotza ta eurixe , euzkixe… bañe ez ga damutu ein gendunaz eta osteabe eingo genduke.

300 ertzain baño gexa bihir ixan zitxuen URTZA kartzela eruteko, egurre emon ben, zauritxuk egon zin, uletatik arrastaka ata giñuzen zubitxik, negar malkotan amatxu gendun askok, bañe HARRO HARRO eindde geatu giñan gure herrittarrakin. ZUEKIN, edonoa!

Betirako herrixan markata geatuko dan gune hau 10 urte eta gero apainddute agertu de…

Ondarruko Ernaiko gaztik, kartel eta bideo honeaz gogorarazi nahi dotse gertaera hau hurrengo belaunaldixai

LODITASUNA FEMINISMO INTERSEKZIONALETIK, eztabaida feministi Etxelilan!

Hizlarixe:  Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: Maiatzak 10 eta 17 (eguaztenak)  Ordutegixe: 18:30-20:30  Leku: Etxelilan 

Hitzaldixetan lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tailerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten diguten aztertzean zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontuan izanik. Tailerrin landuko dizen ideiak Lucrecia Mason, Magda Piñeyro edo Virgie Tobar pentsalarixan liburuetatik tiraka ein diz ikuspegi foucaultiar eta transfeminista batetik landute.