
10 urte bete diz, 2013ko maiatzak 10 in hasi eta 15a bittartin burutu zala HERRI HARRESIXE deitxu gentzan herri mobilizaziñoi erraldoiai. Kartzelak hustutzeko sasoi zala pentsaten gendun eta konponbide garaixe martxan jarri birzala sinistute hasi gendun borroka ekimen berezixe, helburu bakarraz, URTZA ALKORTAn atxilotzi saihesti.


Eta ONDARRUko herrixak erantzun bikaine emotzan, egunez ta gabaz, Alamedan batu giñan ASKE GUNIn pilla bat herrittar, kanpaleku antolatu gendun, kantaldixak prestatu genduzen, jolasak, dantza saiuk ein zin, jantokixe antolatu zan herrittarran ekarpenakin, prentsa bulego bizixe monta zan (sare sozialan jaun eta jabe ixan giñan (twitter, facebook..), millaka argazki eta bideo ata genduzen)…

Eskualdeko jenti hurreatu zan babesa emotea, sindikatutako zuzendaritzak hurreatu zin ekimenaz bat etxea, Euskal Herri osotik etorritxako abeslaixak, bertsolaixak… bat eiben geuaz.





6 egunez egon giñan, 117 ordu, hotza ta eurixe , euzkixe… bañe ez ga damutu ein gendunaz eta osteabe eingo genduke.













300 ertzain baño gexa bihir ixan zitxuen URTZA kartzela eruteko, egurre emon ben, zauritxuk egon zin, uletatik arrastaka ata giñuzen zubitxik, negar malkotan amatxu gendun askok, bañe HARRO HARRO eindde geatu giñan gure herrittarrakin. ZUEKIN, edonoa!

Betirako herrixan markata geatuko dan gune hau 10 urte eta gero apainddute agertu de…



Ondarruko Ernaiko gaztik, kartel eta bideo honeaz gogorarazi nahi dotse gertaera hau hurrengo belaunaldixai
