Hizlarixe: Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: Maiatzak 10 eta 17 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:30-20:30 Leku: Etxelilan

Hitzaldixetan lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tailerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten diguten aztertzean zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontuan izanik. Tailerrin landuko dizen ideiak Lucrecia Mason, Magda Piñeyro edo Virgie Tobar pentsalarixan liburuetatik tiraka ein diz ikuspegi foucaultiar eta transfeminista batetik landute.