Berritxun be hasi diz jaxak. Hiru asteburo, ondo pasateko. Bai, hiru asteburo! Gero ondarrutarrak ei gaz esajerauk!
Gaur bertan 4pelau Ondarruko taldi ikusteko aukeri dakazue.
Ondo pasa berritxuarrok eta berta urreatuko zazen ondarrutar danok!
Batzuk txurrun ingurun batzen dizen bittartin, beste batzuk errekan gora txalupan (hamen kasun gabarran) ospatzen dabe euran garaipenak. Eta hoixe gerta leike gaur edo hurrengoko astin AURRERA futbol taldiaz. Asteroko biharrai esker 3. maila altzateko gitxi falta gako.
Lagun batek hauxe argazkixe eskeini dosku: 1986xan Artibai errekan gora gabarri AURRERAko fuolistakin, entrenadoriaz (BENGOETXEA), direktibiaz eta musikaixakin. Orduntxe be 3. maila altza zan Aurrera.

Langillin egunaz batea AITZOLen egune ospatzen dou gaur. Badakiau FLEURYn ez dabela eukiko aukeraik TURRUNIN sartzeko bañe… Beti lez beran “helbidi” ipintxen dotzuau. Lau letra berai idatzi eta herriko kontuk kontatea animaten zatxuau. AITZOL ETXABURU ARTETXE 399 918 U 3G46 D1 Fleury Merogis, maison d’arrêt hommes – 7, Allée des Peupliers 91705 Sainte Geneviève des Bois Cedex – France
Gaur biharginan egune ospatzen dou. Gaur kalea urten bir dou, gure gurasuk borroka askoaz lortutako eskubidik urtetik urtea galtzen gabizelako. Arrantzalik, etxin biharra etxen daben andrak, fabriketako biharginak, langabetuk, ikaslik, gazte prekaxuk… gaur danok Lekatxoa 12:30xetan geure eskubidik aldarrikatzea!
Eta herriko gaztik honetxek aldarrikapenak zabaldutxuez, euran prekariedadi salatzeko.
Gaur EH Bilduk hauteskunditako zerrendi aurkeztu dau. Jente ezaune da, herriko talditan dabilena eta aurreko urtitan udalin ibili dana be bai. Biharreako goguaz daz, eta geu be desiaten eurai laguntzeko batzorditan eta auzo batzarretan.
Argi dakau, honekin pertsonakin ondarrutar danok irabaziko dou.

EH Bilduk aldizkari bat ata dau, Ondarruko udalin lau urtin einddako biharra errepasateko.
Gauza asko aipatu geinkez: auzo batzarrak eta batzordik, udaleko zerbitzutan bakotxak irabazten dabenan arabera ordaitzi, Etxelila, Kamiñazpiko eta Iperkaleko obrak, bedar artifiziala Zaldupen…
Hamentxe ahal dozue irakurri aldizkarixe: https://turrune.com/wp-content/uploads/2015/04/balantze-maketi2.pdf
Datorren lau urtitan be biharrin jarraitxu bir dou, Ondarru euskaldunaua, solidaxuaua eta bixixaua lortzeko.