Agur eta ohore, Periko!

Gaur Periko Solabarria hildde, ezker abertzaleko militante historiku. Abari ixandaku, franko denporetan sotani albo batea laga eta biharrin hasi zan, eta langile mugimendun sartu zan. Hortik aurrea, beran bixitxa guztin egon da langile klasin eta Euskal Herrixan alde burrukatzen. Eredu bat ixan da gutzako danontzako.

Bide batez omenaldi bat nahi dotzau ein Perikok latxeik sotanak albo batea laga, herrixaz bat ein eta frankon kontra burrukatu ben apaiz guztiai. Batez be Ondarrukuai, edo Ondarrun ibilitxakuai: Imanol Oruemazaga, Abel Muniategi, Xabier Amuriza, Jon Etxabe, Juan Mari Zulaika, Felipe Eizagirre, Alberto Gabikagogeaskoa…

Eskerrik asko Periko! Eta eskerrik asko danoi!

Perikon esaldi bateaz gelditzen ga:

“Si no nos dejan soñar, no les dejaremos dormir”

CIQ5X7kWsAA0m41

Koop57 kooperatibik beran batzarra ospatu dau Ondarrun asteburun

Coop57 finantza kooperatibik beran batzarra ospatu dau Ondarrun ongo asteburun. Zer da Koop57? Ba ekonomixa solidaxo, eraldatzaile eta sozialeko proiektuk diruz laguntzeko kooperatiba bat.

Asteburun hartu dizen erabakixan artin, Euskal Herriko Koop57 elkarti sortzi onartu dabe, eta Marinaledako kooperatibak diruz laguntzi be bai. Eta entera gaz Kataluniako CUPeko David Fernandez be Ondarrun egon dala.

Batzarra Arrigorri ostatun einddabe, hau gestionaten daben elkarti be Koop57 kooperatibako parte da eta.

Koop57-EH-Ondarroa-1000x675