Udalak lau urtin einddaben biharran errepasu

EH Bilduk aldizkari bat ata dau, Ondarruko udalin lau urtin einddako biharra errepasateko.

Gauza asko aipatu geinkez: auzo batzarrak eta batzordik, udaleko zerbitzutan bakotxak irabazten dabenan arabera ordaitzi, Etxelila, Kamiñazpiko eta Iperkaleko obrak, bedar artifiziala Zaldupen…

Hamentxe ahal dozue irakurri aldizkarixe: https://turrune.files.wordpress.com/2015/04/balantze-maketi2.pdf

Datorren lau urtitan be biharrin jarraitxu bir dou, Ondarru euskaldunaua, solidaxuaua eta bixixaua lortzeko.

balantze maketi ona

EH Bilduk udal hauteskundita aurkeztuko daben herri programiai azkanengo ikutuk emoten

4Aspalditxik dabil EH bildu herritxarran proposamenak jasoten, maxatzeko udal hauteskunditan aurkeztuko daben herri programi preparateko.

Atzo ein gendun batzar bat, programi zehazten juteko. Jasotako idea guztin artin, prioridadi zeintzuk dakarren erabaki gendun. Gauza askoatxik ein gendun berba: auzutan eta kalitan dazen hutsunak, etxebizitzin arazu, herritxarran egoera ekonomiku, herriko garbitxasune, aparkalekuk… Laster aurkeztuko dau Ondarruko EH Bilduk herritxarrakin batea einddako programa definitibu.

IMG_20150411_172008

2

JOSU ARRIZABALAGA BADIOLA, EHbildun hautagaxe Ondarruko alkati ixateko

19Gaur eguerdixan kofrai zaharrin ein dan batzarrin aho batez hartu dou erabakixe. Josu Arrizabalaga ixango da EH Bilduk Ondarruko alkatetza aurkeztuko daben herritxarra.

2Esko aldaketi era naturalin einddou.

3JOSU ezautzen douenok badakiau goguaz beteko dabela beran ardura barrixe. Josuk esperientzixi dauke udaleko arduretan, eta urte askun einddau biharra abertzaletasunan alde eta langile mugimendun. Eta gaur beran lelengo berbak preso eta iheslaxantzako eta txarto pasaten dabizenantzako ixandiz.

“TRAINERU danon artin erun birdou” hauxe da laburbildute berak zuzenduko daben zerrendin idea nausixe.IMG_20150329_122834

Martxoak 29 (domeki), EH Bildun zerrendaburu zein ixango dan aukeratzeko batzarra

ONDARRUn Ezkertiar eta Abertzale gazenontzat egun garrantzitsu ixango da domeki. Kofraxan erabakikou zein nahi douen ixati Ondarruko EH Bildun hauteskunditako zerrendaburu. Bilduk aurkeztuko daben alkategaixe herritxarrak buzoitxan proposatutaku de. Domekan erabakiko dou ia egokixe ereizten gaskun ala ez.
Ordun, badakixue, domeka eguerdixan, 12xetan, Kofrai Zaharrea.

zerrendin aukeraketi 2015-03-29