Artxiboa laburpen hitzeka: ondarrutarrokgaraile

Udal eta alkate barrixak dakauz Ondarrun

EH Bildun 8 botoaz, Josu Arrizabalaga bihurtu de Ondarruko alkate barrixe. Beran diskursun, hurrengo lau urtitako helburuk zeintzuk ixango dizen atxatutxuz: ekonomixi pertsonan zerbitzure ipintxi, demokrazixa parte hartzaili, euskaldunok geure etorkizune erabakitxi, presuk eta iheslaixak etxea ekarti eta herrixan konbibentzixi normalizati. P1100058 P1100063 Eta Argia Ituartek aginte makili emotza Josuai. P1100083 Hauxe da udal gobernu barrixe. Baine badakiau eurakin batea biharra etxeko listo dazen herritxar asko dazela. Animo danai! P1100070

Iruzkin bat utzi

Herrixe udaletxea! atalean

Ekainak 13 (zapatu) abantin hasiko da UDAL barrixe

ONDARRUko udal barrixe eratzeko plenu eingo da bixar eguerdiko 12xetan. Zortzi zinegotzi EH Bildukuk eta bost EAJkuk jarriko diz mahaixan. Zenbakixak kontutan eukiaz ARGIA ITUARTEk, JOSU ARRIZABALAGAi emongotza alkatin makilli. Berta juteko gonbiti ein dau udalak. Hamendik, eskerrak nahi dotzauz emon lau urtin zinegotzi biharra einddaben herritxarrai. image

Iruzkin bat utzi

Herrixe udaletxea! atalean

EH Bilduk hauteskundiai buruz berba einddau herritxarrakin

Kofrai Zaharrin batu diz herritxarrak hauteskundiai buruz berba etxeko. EH Bilduk Euskal Herrixan eta Ondarrun eukitxako emaitzak aztertu dotxuez danan artin, zer ein dan ondo, zer txarto eta zer hobetu bir dan pentsateko.
Inportantiena, herritxarrakin batea politiki etxen jarraitxu bir dela esan dabe, kalin, auzo batzarretan, batzorditan…

image

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

Hauteskunditako kartelak kendutxuez gaur EH Bilduko zinegotzixak

Hauteskunde kanpainak ailaten dizenin, herri guzti alderdi politikun kartelakin beteten da, eta ez da egoten leko askoik herriko taldik kartelak ipintxeko.
Horretxeatxik, gaur EH Bilduko zinegotzixak hauteskunditako kartelak kentzen ibili diz, eta on tokixe libre da beste kartel batzuk ipintxeko.

image

image

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean

2015eko udal hauteskunditako emaitzak Ondarrun

UDAL HAUTESKUNDEAK 2015 -ONDARROA

EHBILDU PNV PP PSOE
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 248 131  – 5
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 143  102  2 9
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
257 200 19 4
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
 250 252 27 2
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 149 135  6  9
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 276 195 11 3
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 139 117 7 4
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 193 197  13  11
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 316 160 10 9
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 235 127 8 10
Guztira  2206  1616  103  66

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Gaur, hauteskunditako emaitzak Turrunin

Gaur iluntzeko 8retatik aurrea Ondarruko udal hauteskunditako emaitzak emongo douz Turrunin.

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Domekan bozkatu EH Bildu, herritxarrok irabazteko

Ondarru_eman_botoa

Hamen dakazue EH Bilduk herritxarrakin batea hurrengo lau urtitako prepara daben programi. Gauza asko eta interesgarrixak daz.

Alde batetik, aurreko lau urtitatik datozen proiektun jarraipena: auzo batzarrak eta batzordik herritxarrantzako zabalik egoti, Zaldupeko zelaixe konpontzen jarraitzi, udaleko prezixuk bakotxak irabazten dabenan arabera, zergak ordaintzeko dirulaguntzak…

Beste alde batetik, proiekto barrixak: Kalandire azentzora, alokairu publiku bultzatzeko politikak, 80 urtetik gora dauken herritxarrai etxea zerbizixo sozial guztik eruti, energixi aurrezteko herri guztin LED argixak ipintxi…

Hamentxe ahal dozue irakurri programi: ONDARRUKO HERRI PROGRAMI EH BILDUprograma

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali atalean