
Apirilak 7 (baixaku) hitzaldixe Gaztetxin, ALTSASUkuk ASKE eta ETXIN
Apirilan 7 baixakun, 20:15 etan ENTZUN ALTSASU plataformako kidin hitzaldixe eukiko dou GAZTETXIN. Danok jakin eta akordako ga, urrixan 15 gabaz taberna baten eondako lixkar ero endrero baten harire 8 gazte altsasuar atxilotu zitxuezela.
“TERRORISMO” kaso morun saldu, manipulaziñoi mediatiko eta politiku tartin, Auzitegi Nazionalan esku geatu zan auzixe. Hori eta gero hainbat gertaera pasa diz Altsasun, inddar okupatzailin inddar erakustaldixak, politikai faxistan deklaraziñoik, prentsin manipulaziñoi eta zelan ez errepresiñoi!
Honen auzixan aurrin, erantzune emoteko, herritxar zein senidik osatutako ENTZUN ALTSASU plataformi sortu zan eta aukeri eukiko dou Gaztetxin euran hitzaldixe entzuteko.

Apirilak 9 (domeki) AURRERA mendi taldin irteeri URBASA

*Gogoratu apirilak 6 (eguena) dala atzanengo egune ixena emoteku eta ANAITA tabernan emon bizule.
“GAZTEOK INDEPENDENTZIA!” kanpañi aurkeztu de Ondarrun
Idatzi hau jaso dou herriko gaztin eskutik:


Apirilak 7 (baixaku) Gitarrin mantenimendu ikastaru-tallerra UNANUE Musika eskolan

KORRIKA 20. BARTZELONAn
KATALUNYA aldin dabizen herrittarrak bixalduzku irudi honek. Bertan ikusten da zelan ospatu daben 20. KORRIKA Bartzelonako kalitan. Aringaingan eindde gero bazkai eta kontzertun irudixak be bixalduzku.









http://www.euskaletxea.cat/nou/portfolio/01abrdstot-el-dia-korricursa/
Apirilak 2 (domeki) LEIRE IBARGUREN idazliaz berbaldixe ARRIGORRI ostatun
ORRIGORRI literatur ekimenin barrun ixango da berbaldi hau. Bertan, MIREN ODRIOZOLAn bixitxin ingurun idatzitxako liburuatxik berba eingo dau. MIREN, El Salvadorren ibili zan FMLNko gerrilliaz batea. Han ibili zin beste euskaldun asko besteak beste beran bikote kidi ixan zana Pakito Arriaran.

Txandakatutako egonaldixan irudixak
Gaur goxeko 10:00etatik illuntzeko 8:00rak arte egongo gaz Alamedan GIZA ESKUBIDE URRAKETAIK EZ, IBON ETXEA! pankarta atzin. Udaleko alderdi guztin ordezkaxak, kirol elkartik (AURRERA Futbol taldi, Mendigoizalik..), herriko historialaxak, irratiko arduradunak, gazte taldik, norbanakuk…. Hamen bertako irudixak




Ta ondioik beste jente asko falta da bertatik pasateko. Zeutzako be tokixe da, hurreatu!









Gaur, Apirilak 1 (zapatu) Kamara kontzertu musika eskolan

AURRERA K.E. taldin partiduk astebukaerako
