
Daneako 1.114 lagunek bozkatu dou. ZEU jun zaz? Ez laga geroako!!!
Goxin xuabe hasi bada be egune eguerdi aldea illadak sortu diz bozka lekun ingurun. Hontxe baieztatu dozku bozkatzea deitxute euazen herrittarran %15ak botu bota dabela. Egune aurrea jun ala jungo gaz datu gexa zabaltzen, hamen dakazuez ata douen argazki gexa.








Gaur 7580 Ondarrutarrek dakau erabakitzeko eskubidi, ERABILI
Galdera honei emon bitzau erantzune gaur ONDARRUTARROK: Nahizu euskal estatu burujabe bateko herrittara ixan?. ¿Quieres ser ciudadano/a de un estado vasco soberano? BAI edo EZ. 16 urtetik gorako herrittarrak dakau eskubide hau eta herriko 3 leku ezberdiñetan ahalko dou bozkatu (zeuk nahi dozun leku aukeratu zeinke) goxeko 9xetatik illuntzeko 8rak bittartin.
1- KALAPITXI haur eskolan (Beikozinin aurrin)
2-DANBALA dendan (Zubi Zaharran aurrin)
3-TXOMIN AGIRRE ikastolan (Kamiñazpin)
Hasi gazku allaten lelengoko irudixak bozka lekutakuk




ERABAKITZE ESKUBIDIN aldeko jaialdixe Maxatzak 7 (domeki)
Bixar Maiatzak 7 gure etorkizune erabakitxea guz herrixan. Danok botatea!!

ALLARA MOMENTU !! NOW IS THE TIME !! ¡AHORA!
1. zientzia asti ONDARRUn 2017-05-10etik 21ea

XABI gure artin dakau
Atzo arratsalde-gabea alla zan Euskal Herrire XABI. Elgoibar aldin eitzen lagunak lelengoko harreri. Danakin egoteko astirik euki baik gabeko 9:30 aldin alla zan Ondarrure. Zubi-zaharrin ikurrin tartetik alde zaharreko bidi eiban sirena hotzin eta uxuk aideratzen ben bittartin. Hamen irudi batzuk.




XABI Ondarruruntzko bidin da, Bat gitxia!!
Gaur eguerdi aldin urten dau kartzelatik XABI ARANBURU SAGARMINAGA ondarrutar preso politikuk, 12.000 euroko fixantzi ordaindu eta gero.

ONGI ETORRI lagun!!
Maiatzak 6 (zapatu) KAMIÑAZPIko parke barrixe eraikitzea guz auzotarrok
Parte hartze prozesuko azkan saiu maxatzan 6xan, zapatu, 11:00etatik 13:00etara ixango da. Azken saiun, parkin egin beharreko aldaketak definiuko dotxue auzotarrak. Bertan, parkin diseinu barrixe erabakiko da, eta horren ostin parte hartze prozesu gidatu daben arkitektu taldeko lagunak proiektu eingo dabe.

Maxatzak 5 (baixaku) liburu aurkezpena ETXELILAn: Feminismu eta politikin eraldaketak- Mari Luz Esteban-
Gaxe: Zelaku de gaur egungo mugimendu feministi? Zein ixan da feminismun metodologi nausixe azken hamarkadetan? Noraino diz bateragarrixak erreformi eta hausturi? Zelan babestu eta kritikatu aldi berin boterin dazen feministak? Politiki berrasmatzen al gaz? Saiakera honetan hamaika galdera billatuko douz erantzun bakoitzeko, eta hamaika eraldaketa konfrontaziñoi bakoitzeko.
*Gogoratu, Maxatzan 5tin ETXELILAn arratsaldeko 6retan.
Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila