Apirilak 20 (eguena) konzentri Alde Zaharrin, XABI ASKATU!

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA preso politiko Ondarrutarrak zigor osu bete dau estatu Frantseseko kartzeletan ta askatu biarrenin Españiko gobernuk euro agindu nahi dotza aplika . Hori salatzeko eguenin apirilak 20xan 2 hitzordu alkarren jarraixan eingo di Alde Zaharrin.

19:30ean Xabin lagunak deitxute; bilkuri eta argazkixe.

20:00an Sortuk detxute konzentraziñoi; Euroagindurik ez! Xabi askatu!

Etorri zeure desadostasune erakustea.

XABI etxin nahi dou ikusi LIBRE.

XABIPOn alde konzentri 2017-04-20

Gaur Apirilak 16 (domeki) ABERRI EGUNE, GUK GEURI

ikurriñe

Artxibuk arakatzi gustoku douenez eta suertez Ondarruko ezker abertzalin itzelezko mateixal kopuru ta kalidadeko artxibuk dakauzenez, hamen erakustetzuau on dala 40 urteko Aberri egunai buruz topatu douen esku orri batzuk.

Hasteko 1977ko Aberri egunin E.G.Ik atatako esku orrixe. Bertan, Gasteizea juteko deialdixe etxen ban.  5 minutuko ixil uni eskatzen ban euran hildakun alde, AMNISTIxin alde eta Euzkadin askatasunan alde.

1977ko ABERRI EGUNEko E.G.I.ko esku orrixe

Beste hau sasoi bardiñeku de, Comite nacional de L.K.I (antes L.C.R-E.T.A. VI) siñatzen dau ixenburu argi bateaz : !Por un Aberri Eguna de Lucha Obrera y Popular! eta Gasteizea juteko deixe etxen ban.

1977 Aberri egune LKIko esku orrixe

Apirilak 22-23 Eskaladako zailtasun handiko jardunaldixetan bi Ondarrutar, IÑAKI eta IZARO

IÑAKI ETA IZARO ONDARRUTARRAK BARRIRO EUSKAL SELEKZIÑOIAZ!!

Eskaladako Zailtasun handiko I.Estatuko Kopin 2.jardunaldixe jokatuko da apirilan 22-23 asteburun Madrilen eta Euskal Selekziñoiaz parte hartzeko konbokatxuez beste behin be bi Ondarrutar:

euskal selezziñoiaz apirilak 22 2

-IÑAKI ARANTZAMENDI IRUETA.
-IZARO AZKUE BURGOA.

euskal selezziñoiaz apirilak 22 1

Lelengo jardunaldixe ondala aste batzuk jokatu zan Nafarroan eta nahiz eta ordun ez ben finaletan sartzeko aukeraik ixan, hortxe hortxe ibilli zin eta barriro saiatuko diz ongun Madrilen.

Maiatzin ixango dabe hirugarren eta azken probi Zaragozan.

ZORTE ON IÑAKI ETA IZARO!!

Ixan zilako gaz, 1974ko irudixak

Irudi zaharrak diz azpixan ikusiko dozuenak (1974kuk), Kalidade aldetik be ez dauke zer ikusi gaur egunguaz bañe balixo historiko handikuk dizelako argitaratzen douz. Ixerren aurretik eskerrak nahi dotzau emon Jon Urrestin senidiai, eurai esker dakauzelako irudixak gure eskutan. Ondarruko herrixan panoramikin gain  Arrigorri ingurun batzen zin lagunan irudixak diz ikusiko dozuenak: Andoni Olea, Abrahan Bedialauneta, Pedro Arkotxa, Maiñela, Gazagaetxebarria, Andoni Lertxundi…