Maxatzan 7xan Ondarrutarrok gure etorkizune erabakitxea guz

bozka

-NAHI DOZU EUSKAL ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITARRA IZAN?

-¿QUIERES SER CIUDADANO/A DE UN ESTADO VASCO SOBERANO?

Galdera horrei erantzuteko hautesontzixak ipiniko diz herriko toki deberdiñetan maxatzan 7xin.

Ezin dozule egun horretan herrixan egon kanpoa jun biarra dakazulako? Ba lasai egon. Aurretixaz ahalko dozulako botu emon. Hamen dakazue tokixak, egunak eta ordutegixe bozkatzeko.

1

Apirilak 27 (eguena): Indar bat dabil hor… indar bat gaz gu (topaketan aurkezpen eztabaidi) ETXELILAn

Gaxe   INDAR BAT GARA GU lemapin, Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak antolatuko dotxu Euskal Herriko Bilgune Feministak datorren maiatzan 6xan Berriozarren. Hizlaxe: Ainara Santamaria (Bilgune Feministako kidi). Tokixe: Etxelilan. Ordutegixe: 19:00tan

emakume abertzalin topaketak

Aurretik, aurkezpen eztabaida saio bat burutzea datoz Etxelila Apirilan 27xan. Bertan, botere (tze) feministin inguruko hausnarketi eta eztabaidi zabaldu nahi dabe. Azken urtitan, norabide honetan, Trantsizio Feministin oinarrixak sakontzen egin dabe lan, horrela ezaugarrituz: feminismotik abiatutako prozesu politiku de; Euskal Herrixe oinarri hartzen dabena; zapalkuntzan arteko elkarreragina eta honen arteko harremanai heltzen dotzena; iraixe, dinamiku eta elkarlanin oinarritute; herritarren auto-eraketan zein erakunde publikutan eta mugimendu sozialetan feminismotik eragin nahi dabena. Honako galderak erantzun nahi dotze: zelan ikusten dou feminismu Euskal Herrixan? Zelako aliantzak, militantzixi, kolektibitati, konpromisu eta lidergo feministak? Zelaku de feminismutik sortu nahi douen boteri?

Apirilak 27 (eguena) LAB sindikatun 9. biltzar nagusixe dala ta aurkezpen-eztabaidi Guzur etxin

Maxatzan 25in Gasteizen eingo dan LAB sindikatun 9. Biltzar Nagusixe baño lehen eztabaidak eta gogoetak eingo diz eskualdez eskualde eta horietako bat da Guzur etxin eguenin arratsaldeko 7retan eingo dana. Sindikatun etorkizune nundik noaku ixango dan eta datozen urtitako iparorratza zehazteko balixoko dabe batzar horrek. Guk herrixan badakau egune eta leku ipinitxe, hurreatu eta eztabaidatu erabaki zuzenak hartzeko.

APIRILAK 27 LABeko eztabaidi

ONDARRUko udaleko ordezkaxan (dizenak eta ixan zinak) adierazpena

2017-04-22 ONDARRUKO UDALEKO ZINEGOTZI ta ALKATIK erabkixan alde

1- Euskaldunok, euskal herritarrok, behin eta barriro esan dou histoixan tzir burujabe ixan nahi douela.

2- Euskaldunon, euskal herrittarron, burujabetasun nahi horrek era guztitxako mugak topatxu histoixan tzir, batxe be demokrazixan sasoin.

3- Demokrazixan, herritxarron borondati zein dan jakitxeko eraik zuzenetariku herri galdeketi de.

4-  Gure Esku Dago herri ekimena maxatzan 7rako eratzen dabillen galdeketiai babes osu emoten dotzau.

5- Euskal Herri burujabin alde egiten dou.

Herrittarron Eskubidi dalako, Geure Esku Dago.

Ondarru 2017ko Apirilak 23

vlcsnap-error098

Ongi etorri ERREFUXIATUAK ekimena GERNIKAn apirila 29 eta 30in

Ekimen horren barrun mendi ibilaldixe eingo da Euskal Herriko herri ezberdiñetatik urten da. ONDARRUtik bi ibilbide etxeko aukeri eukiko dou, bata luzi herritxik urtenda (40km) AURRERA MENDI TALDEkukin eta besti motza MUNITIBARtik urten da (13km) beste herrixetakukin batea. Berta juti pentsaten badozu azpixan dakazue telefono kontaktu ta deitxu lasai.

sos errefuxiatuak

Gernikan ekintza desberdiñak eingo diz, hamen dakazue egitarau:

sos errefuxiatuak 2