Maxatzak 19 eta 20, Ikastaru ETXELILAn: Indarkexa matxisti kontsumiten dou?

ikastaru etxelilan

Irakasli: Setem Hego Haizea (GGKE, genero ikuspegixe oinarri hartute, ekoizpen, kontsumo eta finantza-eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak helburu daukena). Ordutegixe: Baixakun 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00etara. Leku: Etxelila

Gaxe: Ikastarun bi arlo ezberdin landuko diz. Alde batetik, aztertuko dou kontsumuk eta kapitalismuk zelan areagotzen daben ohiko genero estereotipun eraikuntza (iragarkixak, adibidez) eta beste alternatiba batzuai bidi zabalduko dotzau: kapitalismun bidetik zein pertsonen aniztasunan bidetik. Beste aldetik, etxeko produktun, estetika elementun eta bestelako arlutako kontsumoa ikertu ostin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailin arlun ikuspegi feminista batetik lan etxeko bidik zabalduko diz. Zentzu horretan, pertsona fisikuk nahiz gizarte-erakundik ikastaro honetan galdera eta erantzun lagungarri batzuk billatuko dotxue, batetik, euran kontsumo-jokabide eta ohiturak analizateko, eta, bestetik, indarkexa matxistaik gabeko kontsumo eredu bat bultzateko jarraibidik ixateko.

*Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de

Antolatzaili: Berdintasun Saila-Etxelila

 

Iruzkin bat utzi

Feminismu atalean

Erantzunak itxita daude.