Ondarrutarrok Picassent-ea; presuk KALErA!

e6e23401402c232de5e1f8aa9da2e130banner-topatugif (1)Amnistixin aldeko astin 40.urteurrena, dispertsiñoin 30.urteurrena… ezker abertzali hainbat ekimen da burutzen preso eta iheslaxan kaleratzi, etxeratzi eskatzen. Ondarruko kalitan be suma dou aldarrixe!

WhatsApp Image 2017-05-15 at 12.09.45

Dispertsiñoin salaketi eitteko: KALERA ekimenetik kartzeletako martxak plantea diz; 6 kartzeleta jungo gaz, 3 estatu Frantsezin dazenak eta beste 3 estatu españolin. Egun ondio jasaten gazen dispertsiñoi salatziaz gain, presuai geure elkartasun eta maittasune adierazti de helburu, eta zentzu horretan dispertsiñoin helburuk ez dizela bete ozen aldarrikatzeko etsaxai, presuk urrundu arren gu ez ga-eta eurakandik urrunduko, ez lehen, ez on.

WhatsApp Image 2017-05-15 at 13.41.17

Ondarrutarrok Picassentea guz, bertan Asier Badiola herritarra dakarre beste hainbat kideaz batea; beraz, Asierrei eta bertan dakarrezen presuai geure elkartasun eta maittasun guzti adierazteko aukera modun ulertzen dou Turrunetik M20ko martxak! Barrotin artetik pasa daittin geure maittasune!

“agian, hasieran bertan ekibokatu ginen…”

30 urte. 30 urte urrundu zintuztetela.
30 urtez, dispertsioa gure Herria eta gure gorputza zeharkatu duen mina izan da. Eta da.

Nekatuta nahi gaituzte, etsituta. Kateak gero eta astunago sentiarazi nahi dizkigute. Horrek asetzen du haien mendeku gose

Baina zutik jarraitzen dugu. Gure lagunak dira, seme-alabak, kideak. Maite ditugu. Askatasuna amets, duten onena emateko prest egon direlako sartu dituzte lau hormen artean. Mundua beste era batez sentitu eta bizi daitekeela sinetsita borrokatu direlako.

Ez, ez ginen okertu. Ordainarazi nahi izan digute euskaldun sortzea, baina gure maitasuna ez dago preso.

Nagiak kendu, irribarrea atera eta ukabila estutu. Borroka garaia da.

Larunbatean zuekin, zuengatik milaka kilometro egingo ditugu beste behin ere. Ilargira ere joan eta buelta egingo genukeelako. Bat loturik dagoen bitartean ez garelako libre izango.

Zuen askatasuna borrokatuz Herri honen Askatasuna dugulako irabazteko. Preso eta iheslariak #kalera!

(Apuntatu zure herriko autobusean – Ondarrutarrok KULIXKA tabernan-. Larunbatean espetxe martxak!

 

Herrialde desberdinetako lagunak be dispertsiñoin kontrako mezu zabaltzen dabiz, M20ko martxeta juteko deixe eiñaz.

WhatsApp Image 2017-05-15 at 13.46.59

Hau danau irakurri eta ondio ez zaz apunta martxako? Arin ibilli ixena emoteko azken egunetan sartzen hasi gaz-eta!

(PD: Turrunak M20ko martxiai jarraipen grafiko zehatza eingo dotsa berta jungo dizen reporterun bittartez.)

 

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Erantzunak itxita daude.