Regueibertso ekitaldixan irudixak

 Domekan Galiziko regueifak entzun genduzen Ondarrun. Galiziko ikasle batzuk eta euran irakaslik etorri zin Ondarrure, herrixe ezautu eta regueifak kantatea (bertso inprobisauk, galizieraz). Eurakin batea etorri zin Arratixako institutuko ikaslik, bertso eskolan dabizenak.
Ondarruko bertsolaritzako ikaslik ongi etorrixe emotzen Kofrai zaharrin, euskerazko regueifak kantata. Ondarrun bixi dizen galleguk be urreatu zin Kofraire.
Gero Ondarruko kalik ezautu zitxuezen, eta Ondarruko gallegun histoixi be bai: Ondarrure 700 gallego etorri zile biharrea, Ondarrun zer dan “enbarka peixe”… Tartin barre etxeko esketxak be ikusi zitxuezen.
Momento hunkigarrixak be egon zin: Ondarrun 60 urtin bixi dan gallego batek, beran histoixi kontatzen, zelan hasi zan itsosun biharrin 8 urteaz, eta zelan aila zan ondarrure 14 urteaz.
Eguerdixan Casa de Galician bazkaldu ben Galiziko eta Arratixako ikaslik, Ondarrun bixi dizen gallegukin batea. Eta giro ederra sortu zan: regueifak, bertsuk, Galiziko eta Euskal Herriko kantak…
Hamentxe bideun ahal dozue ikusi egunan laburpen bat:

Iruzkin bat utzi

Aisialdixe, Herri mugimenduk, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.