Imanol Oruemazaga Baseta hil gasku

IMANOLen argazki bat

Gaur egun tristi re. Gaur Imanol Oruemazaga hil gasku.

Esan geinke Imanol ixan dala XX. mendin Ondarrun eragin gexen euki daben pertsonetako bat.

Berrizen jaxo zan 1931an, gerri sufriutako familixa abertzale baten. Abare latxeik, Basauriko langile auzutan hasi zan biharrin, eta hantxe ezautu zitxun frankismun eta kapitalismun miserixak.

1957 urte ingurun Ondarrure etorri zan, elixako organista lez. Herriko kulturi bultzatzen ahaleginddu zan frankismuko urte ilunetan, lehenengo tiplikin, gero antzerki taldikin, eta azkanin Kresala elkartiaz.

Zamorako kartzeli ezautu ban, frankistak elixan ipinitxako bandera españolak ez onartzearren.

Kamiñazpiko Elixan eskola sozialak bultzatu zitxun, eta Kristau Komunidadin laguntzaili ixan zan, diktadurako Elixa Ofiziala ez balako onartzen.

Portun hasi zan biharrin arratsalditan (abare bat portun biharrin!), eta abaretzatik irabazten ban diru herriko taldintzako emoteban.

Eta hau dana, Francon urte baltzetan.

Gauza gexa be esan geinkez beratxik:

Ikastolin sortzaili ixan zan, eta bertako bihargine, HBko zinegotzixe, historiazali…

Altxor bat be lagasku ondarrutarroi: artxibo handi bat, apuntez eta dokumentoz beteta, azkanengoko 60 urtitako Ondarruko histoixi jasoten dabena.

Beran azkanengoko biharra, Koldo Arriolan herixotzi ikertu eta argitaratzi ixan zan. Inpune geatutako herixotza baten salaketi.

Ezautu douenok badakiau gaur gixon handi bat jun gaskule.

Zeure bidetik jarraitxukou biharrin, Imanol!

Ikusi arte!

IMANOL Saturrango seminaxun

Imanol kantorik zuzentzen 2

imanol mitiñin

IMG_1335imanol 2

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.