Gaur 50 urte beteten diz, herritxar baten semi torturan ondorixoz hil zala. JOSE MARI QUESADA LASARTE gogun!

JOSE MARI QUESADA LASARTEn eskeli

Gaur GARA egunkarixak argitaratu daben latxeik, on dala 50 urte hil zan ETA erakundeko lelengokutako kidi torturan ondorixoz.  Gutako gexenon latxeik ez genkixen ama Ondarrutarra zala, TERESA LASARTE IMAZ, Ondarrutik Donosti aldea bihar bille jundako emakumi. (Goxan azaltzen dan rekordatoxu beran senide batek laga dosku eta hamendik eskertzen dotzau). Artikulo guzti irakurteko sakatu beheko loturi:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-01-29/hemeroteca_articles/quesada-el-pionero-de-eta-machacado-por-la-tortura

Yaalah elkartin JERTSAK eskatzeko epi zabalik!

Saharar herrixan aldeko YAALAH ELKARTIK jertsak atako dotxuz herritxarrantzako. Jertsa nahibazu eskuratu, beharrezku de aurretixaz ZURRU-MURRUn edo KULIXKAn eskatzi eta ixena, talli, kolori eta kontakturako telefono zenbakixe edo posta elektronikun helbidi lagati.

Eskatzeko aukeri OTSAILAN 23re arte egongo da, eta behin jertsak prest dazenin elkarteko kidik jarriko diz eskatzailikin kontaktun entregateko.

Asteburun erakusketa aretun ein ben janari bilketan bistan euken ipinitxe jentik ikusteko eta argazkixe ata gentzan.

Jertsaz lortzen dan diru elkarteko gasto orokorreta bideratuko da.

Ikastaru Etxelilan Otsaillin tzir: Hilerokoa irakurtzen

Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi (Filologu, hezkidetzan aditu eta Skolastikan kritika literario feministan formatu)  Egutegixe: Otsailak 2, 16 eta 23 Ordutegixe: 17:00-21:00    Leku: Etxelila Antolatzalli: Berdintasun Saila – Etxelila

*Ikastarun parte hartzeko aldez aurretik emon birde ixena

hileroku irakurten

Ikastaru: Gorputze lapurtu dosku. Emakumion gorputzetan gertaten dana menditan zehar isilarazi egin doskule ohartzeko ez da ikerketa sakon baten beharrik. Erlijio liburutan, zientzian, medikuntzan, historian… emakumik ikusezinak ixan gaz, eta hala ixaten jarraitzen dou. Literaturan be antzea gertaten da. Mundu maskulinun absentzia, tabu, misteixu, gaixotasune, lizunkexi etab. diz hileroku deskribaten daben berbak.  Beharrezku ixan da, beraz, mugimendu feministik egin daben ekarpena eta  emakumik literatur sistemetan integratea hilerokun inguruko esperientzixa desbardinak jaso ahal ixateko. Taller honetan aspektu guzti honen bueltan analizatu, irakurri eta hitz egingo dou.

 

 

Urtarrillan 27 (zapatu) mahainguru MARKIÑAn hondakiñan kudeaketin ingurun

Lea-Artibai eskualdik gai honei adarretatik kolpe eitzan legislatura honetan, ondo etorten da mahai baten ingurun jarri eta eztabaidatzi ta horreta dator ihardunaldi hau.  Herri desberdiñetako esperientzixak ipiniko diz mahaigañin zapato honetan, urtarrilak 27, 10:30etatik aurrea Markiñako Kultur Aretun.
Antolatzaili: EH Bildu Lea-Artibai

urtarrillak 27 markiñan eh bildun mahai inguru