Zientziaren giltzak elkartik urtarrilleako antolatu daben hitzaldixe astelehenin 29 arratsaldeko 18:30 eingo da. Hizlarixe J. Antonio Lozano Alonso ixango da (matematikaxe eta informatiku)

Zientziaren giltzak elkartik urtarrilleako antolatu daben hitzaldixe astelehenin 29 arratsaldeko 18:30 eingo da. Hizlarixe J. Antonio Lozano Alonso ixango da (matematikaxe eta informatiku)

Zurrumurruk entzuten hasitxe geuazen ongo egunetan, eta gaur komunikabide español batzuk konfirma dabe IBON Arrasatea ekarriko dabela. Ez dou argitaratu nahi ixan; IBONen abokatuk HITZAi baieztatu dotzala entera gazenearte.
Abokatuk esan dabenez, gaur gabaz ero bixar esperoten da Ibon Arrasateko Aita Meni ospitxalea ekarti, eta erun bitxartin Zaballako espetxetik pasako da.

Seguru IBON Alcala Mecoko espetxin baino hobeto egongo dana Arrasaten, baine ezinddou ahaztu dakarren gaixotasun atzeraeziñe, IBON ETXIN egon bilitxake aspalditxik, etxekukin eta lagunakin! Arrasaten egon arren preso jarraitzen dau IBONek, eta ezin gaz gelditxu eskubide guztikin ETXEA EKARRI ARTE!!!

Hamen HITZAn albiste osu:
Alcala Mecotik atera dute Ibon Iparragirre, Aita Menni zentrora ekartzeko

Irakasli: Beatriz Egizabal (Ipuin kontalaxe eta pailazu) Egutegixe: Urtarrilak 26 eta 27xan Ordutegixe: Urtarrilak 26: 16:00etatik 20:00eta; Urtarrilak 27: 10:00etatik 14:00eta Leku: Etxelila
Ikastaruaz: “Pailazokeririk ez egin” entzungo zenduen askotan, ongun pailazokexak egin beharko dozu. Pailazo-klown kodigun murgiltzeko hasierak emongo dou eta ikuspegi feministi be emongotzau.
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Ixe 2.000 billete saldu diz Ondarrun TRIPONTZIA zozketakuk herriko denda ta tabernetan, bañe eztou suerteik euki. 09550 zenbakixe ixan da saritxu eta URDUÑAn saldu de. Hurrengun ixan biko da.


Eurixe, hotza, haxi… fenomeno klimatologiko guztik geure kontra euki douz beste behin be, baine eztiz ixan nahiku gure aldarrixak ixiltzeko! Garan kalkulun arabera, 100.000 lagun batu ga gaur bilboko kalitan! 95.00 lagun GIZA ESKUBIDIK, KONPONBIDI eta BAKI eskatzen! Ta zelan ez PRESO ETA IHESLAXAK ETXIN bihir douzela aldarrikatzen!
Aurretik altzatako postin esan douen modun 3 autobuskara eta hainbat eta hainbat lagun jun ga garraio publikun, kotxitan…
Hamen gaurko manifestaziñoik laga doskuzen irudi eder batzuk!



















3 autobus bete-bete eindde jun diz zaldupetik 15:30xak pasautxu! Beste asko ta asko goxetik kotxitan eta Bizkaibusin aurretik junde!
Gaurku handixe ixango eide, badakau pozik egoteko arrazoik gaur, bake artisau dan Txetx Etcheberryk esan daben modun hurrengo astitan Frantziko estatun bahitxute dakarren Euskal Herritxarrak sorterriko kartzeleta ekarrikotxuez! Barri pozgarrixe, baine ez gaz gelditxu bihir eskubide guztikin DANAK ETXEA ekarri arte!

Hizlarixe: Jokin Azpiazu Carballo (Soziologo eta ekintzaili) Egutegixe: Urtarrilak 18 Ordutegixe: 18:00etan Leku: Etxelila Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila
Hitzaldixaz: Maskulinitatin bueltako eztabaidak eta gixon taldin sorrerak ez dabe ixan on arte euran benetako irismen eraldatzailin berraztertze kritikoik. Jokin Azpiazuk beran “Masculinidades y Feminismos” liburuaz zalantzan jartzen dau lehen kolpin positibu dan maskulinitate barrixan kontzeptu. Zalantza horren ingurun jarduteko aukeri eukiko dou Etxelilan be.
Idatzi hau jaso dou LASTERBIDEAN karrerin antolallatzik bixaldute:
Urtarrilak 13 (zapatu) Sare k Bilbon antolatu daben mobilizaziñoin eongo gaz. Ekainak 17xan Ondarrun eingo dan Lasterbidean Nazio Elkartasun Lasterketi presente eongo da. Asko ixan diz guk ata douen mateixalan ingurun galdetu dabenak…Ba, Arenalin egongo gaz, mateixala saltzen eta Ondarrun ospatuko douen 6.ediziñoin barri emoten.
Material erosketi be elkartasun urratsa dalako…zatoz Arenalea.Pausuk ekarri leike pausu. Bañe bakarrik GOXIN egongo gaz. Honetaz gain, manifan esku-orrixan banaketi eingo da, aurtengo edizinoin barri emoteko. Eskertuko geunke herritxarran laguntzi, horretako 17:00etan Abandoko tren geltoki aurrin batuko gaz.