MUTRIKUko DIAn KALERATZI eta PREKARIEDADI SALATZEKO… baixakun (otsailak 2) 12:00xetan ELKARRETARATZI!

Hauxe mezu eta kartela zabaldu dau LAB sindikatuk Mijoako DIAn egon dan kaleratzin ingurun, eta deixe etxen dabe Otsailak 2, baixakun 12:00etan DIAn aurrin elkarretaratzin parte hartzeko!

MUTRIKUKO DIAn, LANGILE BAT KALERATUA IZAN DA.
OTSAILAK 2, OSTIRALA, ELKARRETARATZEA MUTRIKUKO DIA AURREAN.

Iragan urte bukaeran, Mutriku-ko DIA supermerkatuko emakume langile bat kaleratua izan zen.
Langilea, zuen lesio bat zela eta, ezintasun iragankor (baja) egoeran egon zen denboraldi bat eta lanera itzultzera zihoanean kaleratu egin zuten. Gainera, despido disziplinario baten bidez kaleratu zuten langilea, errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarrituriko arrazoiak emanez eta inolako indemnizaziorik gabe.

LAB sindikatuak, kaleratzea ezagutu bezain pronto, salaketa jarri zuen DIAren kontra. Adiskidetze saiakera bat ere egin genuen Donostiko Lan delegaritzan baina DIAko zuzendaritzak ez du langilea berriro lanera itzultzea onartu. Otsailaren 21ean izango da epaiketa, Eibarko epaitegian.

Guztiz onartezina iruditzen zaigu Mutrikuko DIAren politika laborala eta ekintza sindikala aktibatzera goaz. Mutrikuko eta Ondarruko herriek DIA-ko zuzendaritzaren jarrera zein den jakin behar du, lan baldintza kaxkarrak inposatzeaz ezezik, langileak ere despeditzen dituela, alegia.

Otsailaren 2an, eguerdiko 12etan elkarretaratzea egingo dugu Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean “KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!” lelopean eta ondoren asanblada informatiboa.

MUTRIKUKO DIAn KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!

ERASOEN AURREAN, SALAKETA ETA MOBILIZAZIOA!

#landuinabiziduina

Iruzkin bat utzi

agenda, Eskubide sozialak, Herri mugimenduk, Lan mundu atalean

Erantzunak itxita daude.