Gabonetako oporrai amaieri emoteko, Imanol Ituiñon magixa ikuskizune eukiko dou domeka honetan (Urtarrilak7) atsaldeko 5etan kofrai zaharrin, Zubi Zahar ikastolik antolatute! Askorentzako magixaik onena, oporrak beste astetxu bat luzatzi…;)
AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegixak.
Eskola Kiroleko taldik ez dauke jardunaldirik asteburu honetan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots egon di gaur kiroldegixan!
Gaur, urtero modun Udalak antolatute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazun ikuskizune euki dou kiroldegixan. Bete bete eindde egon da kiroldegixe, bai behie eta bai goxe.
Honetxek argazkixak bixaldu doskuez:
Hamen TXIRRIMORRASKIko ekipu, eurak ixaten di ekitaldi guzti ondo jutiaz arduratzen dizenak, sarreri, aulkixak, montaji…
Urtarrillak 6 (zapatu) Bertso jaialdixe Beikozinin
Lau bertsolai punta puntakuk entzuteko aukeri eukikou zapatun (U-6) Beikozinin eguerdiko 12:30tan, SUSTRAI COLINA-ETXAHUN LEKUE-UXUE ALBERDI-OIHANE PEREA. Gai jartzalle lez IÑAKI LERSUNDI eongo da.

Ekainak 17 (domeki) LASTERBIDEAN karreri Ondarrun
Aldaketa baten barrixe alla gazku.
🚨
🚨
🚨 Egun aldaketi!!!
🚨
🚨
🚨
Ekainan 17xan Ondarrun ospatuko da lasterbidean lasterketin 6.ediziñoi.
Ekainan 10in Gure Esku Dago ekimenan ekitaldi nazionala danez, aste betez atzeratzi erabaki dabe antolatzallik. Beraz badakixue, ekainan 17xan jantzi aringaingako zapatillak eta iserdi bixkat atatea!!

Ikastaru Etxelilan urtarrillak 17-24-31, “MENOPAUSIA lantzen” gaxe hartute

*Aldez aurretik ixena emoti ezinbesteku de
Ikastaru: Menopausian inguruko lan desberdiñe proposatzen da: emakumin bizitzako momentu garrantzitsu de, non gure aukerak, bai osasun arlun bai emoziñoin arlun inportantzixa handixe dauken. Ideia nagusixe zera da: osasun ikuspuntutik menopausixe ez dala gaixotasun bat ikustaratzi, eta emakumintzat ikasteko eta jabekuntza lantzeko momentu ezin hobi ixan daitekeela erakusti. Gure ziklu ezagutzi, honen amaierak zer dakarren ikasti eta bai anatomikoki, fisiologikoki zein energetikoki ezagutzi. Alde praktikun, Do-in automasaji, inkontinentzixako ariketaren bat, EFT teknika errez bat, testajea eta hainbat teknikaz hitz engo dou, parte-hartzailin interesen arabera.
Irakasli: Maite Onaindia Mayor (Fisioterapeuta) Egutegixe: Urtarrilak 17, 24 eta 31 Ordutegixe: 17:00etatik 19:00eta Leku: Etxelila
Urtarrillak 4 (eguena) PIRRITX, PORROTX eta MARI MOTOTS Zaldupe kiroldegixan

Sarrerak, ZURRU-MURRU liburu dendan egongo diz saltzen 5 euron trukin
Urte zaharrai AGURRE ta barrixai EGURRE!
Nahibeste gauza laga dosku 2017.urtik, pilobat ekimen…beste urte bete birko geunke danak akordaeratxeko. Barririk pozgarrixenetaikuk Xabi eta Kemenen etxeratzi… ahaztu baik beste 5 lagun falta gaskuzela herrixan eta bereziki gaxoik eta muturreko egoeran dan IBON! Urtik,barri tristik be laga doskuz, gure artetik jun dizen kide eta lagunak, Andoni, Imanol, Karmelo, Miren, Isidor,.. EZ ZATXUAU AHAZTUKO!
Datorren urtin be Ondarruko barrixak emoten jarraitzeko gogukin ga, beti be ezkerretik eta ikuspuntu abertzale bateaz! Egunero burrukatzen gabizena danokin elkarbanatu eta zabaltzen jarraitxukou 2018. urtin be, helburuk lortu bitxartin. Beste baik Turrune osatzen douen guztion partez URTE BARRI ON! Eta eskerrik asko argazkixak bixaltzen, elkarbanatzen, ikuslik ixaten eta hau aurrea atateko esko bat botaten dozuen guztioi!

Esan bir de Turrune sortu zanetik 2017 amaiera, 2.000.000 bisitxa pasa douzela eta ixe 5.000 albiste ero post argitaratzea aila gazela!
Ondarruko ERNAIk urte zaharra agurtzen eta barrixe egurtzen ata daben kartel ederra…

Hau SORTUk:

2017 urtiai agur esaten…
Gaur urteko azkanengoko egune dou eta ezin ixan ga geatu urti ondo agurtu baik! Kalamendin egon ga nahibeste lagun Aurrera mendi taldiaz…

Menditxik baja ta seixan, Udalak deitxu daben kontzentraziñoin egon ga. Beste urte batez preso eta iheslaxan alde batu ga alamedan!
Herrixan falta gaskuzenan alde eta gaur urte barrixe ehunke kilometrota hasiko dabenakin gogun brindise einddou! Zeuekatxik! Datorren urtin danok batea eingou topa!
Gaur goxin ata dotzau argazkixe atzo luterl komiki taldekuk ipini ben globhorma i! dotore gelditxu de!
Abendun 31(domeki) konzentri Alamedan udalak deitxute: EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRE!
Ondarruko udalak “Giza Eskubideak-Konponbidea-Bakea, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!” lelopin eingo dan elkarretaratzeko deixe egiten dau Gabon Zahar eguneako (Abendun 31), eguerdiko 13:00tan Alamedan.













