SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKUn 42. Urteurrena!

1976ko Otsailak 27 xan El Uali saharar nazio askapen mugimenduko buruzagixak eta herritxarrak SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKU aldarrikatu ben Bir Lehlunen. Handik ona hainbat eta hainbat eraso eta eskubide urraketa jaso dotxuz saharar herrixak…

Gaur aldarrikapen hortik 42 urtea be, gure posiziñoi garbixe da! Gaur, egun hau ospatu eta Saharar errepublikako banderi ipini dabe Udaletxin Ondarruko Udalak eta Yaalah Elkartik:

Eta hamen lagaten dotsuau Yaalah Elkartik ata daben kartela eta idatzixe egun honen harire:

SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOAREN 42.URTEURRENA

Otsailaren 27a ospatzeko, aldarrikatzeko eta salatzeko eguna da aldi berean. Ospatzeko, 42 urte igaro direlako jadanik herrialde Sahararra Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zenetik. Eta aldarrikatzeko eta salatzeko, historian zehar behin eta berriz Saharar herriak bizi izandako eta oraindik ere bizi dituen zapalkuntzak gogora ekarri behar ditugulako.
Hasteko, Espainiarren kolonizazioa pairatu behar izan zuten.

Ondoren, burujabe nahiz aske izango zirela zirudienean, marokoarrek Hassan II.ak hala aginduta “martxa berdea” burutu zuten, sahararren aske izateko ametsak guztiz zapuztuz.
Martxa honen bidez, Marokoarrek indarra eta errepresioa bidelagun zituztela, 300.000 zibil eta 30.000 soldadu marokoar Sahararren lurraldean sartu ziren. Kanpo aliatuen laguntzaz nahiz Espainiaren jarreraz baliaturik, herri Sahararraren aurkako izugarrizko zapalkuntza burutuz.

Tamalez, milaka eta milaka sahararrek bakea bilatu nahian euren bizitokiak utzi eta Algeriako desertura ihes egin behar izan zuten. Ihesaldi horretan ordea, herritar batzuek ez zuten ihes egiteko aukerarik izan eta ondorioz gaur egun familia desberdinek oraindik ere 2000km baino gehiagoko harresiaz banaturik jarraitzen dute, Marokoarrengandik etengabeko presioa jasoz.

Bizi izandako zapalkuntzaren arrastoak oraindik ere agerian daude. Saharar herritarren zati handi batek desertuan normalizatuegia bilakatu den errefuxiatu egoeran jarraitzen dute oraindik ere, euren lurrak berriz lortzeko esperoan.

GORA SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOA! SAHARA ASKATU!🐪🇪🇭🐪🇪🇭

-YAALAH ELKARTEA Ondarroa-

Eta hau Ondarruko udalak Otsailan 22an onartutako adierazpen instituzionala:

http://www.udalbarriak.eus/2018/02/27/saharar-estatuaren-42-urteurrenari-buruzko-erakunde-adierazpena/

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.