ALTSASUKOAK ASKE! Kontzentraziñoi! ekainak 2 (zapatu) 20:00etan Kamiñazpiko parkin.

Atzo urten ban Altsasuko gaztin kontrako sententzixik. 2 urtetik 13 urte bitxarteko zigorrak emotzez montaje polizial, mediatiko eta politiko baten ondorixoz urte bat baino gexaua bahitxute dakarrezen gaztiai!

Hau montaje guzti salatzeko eta ABSOLUZIÑOI ez dan beste epairik ez douela onartuko argi lagateko, KONTZENTRAZIÑOI deitxu dabe Ondarrun!


https://t.co/qMaCNa2BSg

Ekainak 2 (zapatu) ZURRUMURRU MATXISTAIK EZ topaketak Kofrai Zaharrin

ad

Urtero latxeik, ikasturte amaieri emoteko, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen topaketa antolatu dabe, ongun, ‘Zurrumurru matxistarik ez’ ekimenai buruz arituko diz. Ermun, Ondarrun eta Basaurin landu dizen estrategixa ezberdinak ezautu, eztabaidatu eta erantzun feministak sortuko dabe. Animatu!

Egitarau:

 11:00 Ongietorrixe eta aurkezpena

 11:10 ZURRUMURRU MATXISTARIK EZ ekimenan aurkezpena. Miren Aranguren (Emagin elkartea).

12:00 Lan prozesu azaltzen daben bideo-emanaldixe.

12:30 Zurrumurru matxistin aurrin erantzun feministak sortzeko talde dinamiki. Alaitz Mañes Payo eta Naroa Argoitia Iñurrita (Emagin Elkartea).

14:00 Zurrumurru matxistin kontrako kale ekintzi, Alamedan.

 14:30 Bazkaxe. 5€ (Langabetuentzat eta 20 urtetik beherakuntzat: 3€)

 

GARRANTZITSU: Ixena emoteko Etxelilatik pasa edo izen-emate fitxa etxelila@ondarroa.eus helbidea bixaldu.

EDUR ZABALA GABIOLA jun de gure artetik

179 2 Amnistia82 urte eukala hildde EDUR. Bihargin fiñe eta bixotz handiku. Bera zer ixan dan adierazteko berba bakarra erabiliko genduke, MILITANTI. Nun eztau parte hartu, ba? Ondarruko Ezker abertzalin sorreran (Herriko mahaiko partaidi urtitan), Zubi-Zahar herri ikastolin sorreran, Kresala kultur elkartin zuzendaritzan, Ondarruko Institutoko guraso elkartin, EGIN egunkarixan sorreran, EGUNKARIA egunkarixe sortzeko lantaldin, euskaltzali, mendizali….Belaunaldi oso batei agurre esaten gabiz. Eztou laga bir eurak eindako lana goraipatu baik, ez hoixe!!

176 69 Amnistia

1975 gorozika imanol edur adrian eta errapel

edur zabala2

1989 karakate puntan edur juanito luis

102 95 Amnistia

juanito,jesus, edur,..

Maiatzak 30 (eguaztena) konzentri Alamedan: Hamen lan ein hamen erabaki gure Lan baldintzak!!

M30 in lanuzte eta mobilizaziñoik egingo douz estatalizaziñoin kontra,
hamen lan ein ta hamen erabakitzeko eskubidin alde.
Estatalizaziñoiaz, urte eta borroka askon ondoren lortutako gure lan
hitzarmen eta eskubidik kendu nahi doskuz beste lan hitzarmen
okerrauak eta prekaixuk inposatu. Nahiku de! Horreatxik urtengo ga
M30 eguaztenin kalea. Hamen lan egin eta hamen erabaki nahi douelako.
Gure hitzarmen eta lan baldintzak galtzik, gure bizitzan prekarizaziñoire
eruten gatxuelako.

konzentri ALAMEDAn hamen lan hamen erabaki 2018-05-30 LAB

 

[Laburpena] Asteburu bizixe euki dou!

Beste behin be asteburu bizixe euki dou herrixan! Hainbat ekimen desberdin egon diz, eta argitalpen honetan euran laburpena eskeini nahi dotsuau.

Protagonista nagusixe kirola ixan da ongun, lehenengo ta behin Zubi Zahar ikastolik Antiure antolatutako kirol desafixu euki gendun, korrikalari bi eta txirrindulari bi zein lehenaua aia alamedatik Antiuko elixa, hamen HITZAk einddako bideu:

Eguerdixan turrun hotsak argi eta garbi esan ban barri onak euazela! Antiguako amako erramolaxak herriko banderi irabazi eben! Zoixonak!

Eguerdi ostin Hendaxatik aiagazkuzen barrixak, urtero latxeik ondarrutik Preso eta Iheslaxan aldeko futbol7 txapelketan parte hartu ben herritxarrak! Partiduk jokatu, herri bazkatxan inddarrak hartu eta gabaz parrandan geatu zin EKIPO ROSAko kidik!

Arratsaldin, hau be Zubi Zahar ikastolik antolatute, kintxadan arteko ginkami egon zan, hamen ekitaldi horren ingurun Hitzak einddako albisti:

1995. urteko kintadak irabazi du Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako ginkana

Gaztetxin 13+15=28 urteurrena be ondo baino hobeto ospatute gelditxu zan! Eguerdixan karropoteu, bazkaxe, kantaldixe, barriro karropoteu eta gabaz kontzertuk eta musika jartzaili egon zin gaztin etxin! Zoixonak eta urte askotako!