Kamiñaldeko obran kontratu sinatu dau gaur Zunbeltz Bedialauneta alkatik

WhatsApp-Image-2018-09-07-at-12.53.03-702x336

Jakin douenez udalak gaur siñatu dau Kamiñaldeko obrin lanan kontratu. Albisti sakon irakurri nahi ixan ezkeo UdalBarriak digitalin irakurri zeinke. Guk hauxe hartu dou bertatik:

Astelehenin ez ohiko udal osoko bilkuran udal talde guztik, aho batez adostu dabe Kamiñaldeko obrak Moyua, Gaimaz eta Geotunelen artin osatutako UTE Kamiñaldei esleitzi. Gaur bertan Zunbeltz Bedialauneta Ondarruko alkatik UTE Kamiñaldeko ordezkarixakin sinatu egin dau obrin kontratu.

Datorren astin obra zuzendaritzi, geologuk eta topografukin kontratu sinatutakun, obrak hasiko dizela ziurtatu dabe bi aldik.

“Herri txiki baten lorpen handixe” dala adierazi dau alkatik, legegintzaldi osoko Udalan jardune baldintza eta oztopatu daben Kamiñaldeko ezbeharrai amaieri emoti lortzen ari dala azpimarratuz. “Egon dizen zailtasun guztin gainetik, eta beste instituziñoi eta erakundik jarritako laguntza urrixan gainetik, herrixe aurrea atati lortu douela uste dau alkatik. Kamiñaldeko bizilagunak bixitxaku iraganin geatzi lortuko dou, eta aurrerantz ondarrutar guztiok merezitako herrixe eduki dezaten lanin jarritxuko dou”.

Kamiñaldeko ta Kalandiko bizilagunok zain geuazen albisti alla da halako baten. Badakiau ez dala ixan lan erreza eta Udalak dizenak eta bi ahalegindu dala arazo hau konpontzeko. Danok ga desiaten normalidadea etorteko.

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, udala atalean

Erantzunak itxita daude.