
Abuztuak 8 (eguaztena) kaleko zini Gaztetxin: El show de Truman!


[Bideu] PLAZAGAÑEko usain ederran aurreko biharrak!
Beste urte batez be HERRITXARRAI esker Ondarruko Ezker abertzalik urtero montaten daben PLAZAGAINI jantokixe eukiko dou 2018ko Andramaxetan!

Honek danak suposatzen daben biharran parte baten bideu lagaten dotsuau hamen.
Errepikatzen dou hamen bideun biharran zati bat agertzen dala bakarrik. Beste ezkutuko eta atzeko bihar asko eta asko da urte guztin hau danau aurrea atateko.
Eta zelan ez plazagainin sardiña erri, atune marmitxaku… jateko, aurretik dana monta bihir de! Bideun ikusitxakuaz geatu eta anima montajea!

AURRERA K.E. lelengoko taldi martxan!
Gaur arratsaldin ein dau aurkezpen ofiziala herriko kanpofuelin AURRERAko nausixan taldik. Bertan egon da Ondarroako kirolaren leihoa eta argazki honek eskeini dosku. Informaziñoi gexa bertako blogin dakazue.



Plazamusikako Txosnagunin egitarau Andramaxetako

ARRIGORRIko hondartzan eon gaz, PRESO ta IHESLAXAK, ETXEA!
Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzik ein diz gaur eguerdixan Etxerat elkartik antolatute. Dispertsiñoi politikin amaieri exijitu dou, euskal preso eta iheslai politikuk, behingoz, etxin eta bixik nahi douzelako.








SUZKO KRISEILUK SAHARAN ALDE! Abuztuk 15in su artifizialak eta gero Hondartzan! TIKETAK SALGAI!
Yaalah elkartik eta Ondarruko udalak Saharar herrixan alde diru lortzeko Suzko kriseiluk aireratzeko ekimena antolatu dabe, ekimen hau abuztuk 15in (Andramai egunin) gabeko 23:20 aldea (su artifizialak amatxu eta zeixan) ixango da.
Suzko kriseiluk eskuratzeko ZURRUMURRUN, KURIKEN, HONDARTZAKO TXIRINGITUN eta KULIXKAN erosi bihir diz tiketak 5 eurotan. Tiketak ekimena hasi baino ordu erdi lehenaua aldatuko di kriseilukatxik hondartzan bertan.

Tiketakin batea hauxe eskuorrixe banatuko dabe suzko kriseilun erabilera egokixan ingurun argibidik emoten.

Eskuorrixan ipintxen daben modun ekimen honeaz atatako diru, 2017an “Oporrak bakean” programiaz etorritxako ume sahararran biajeko gastuk ordaindu eta abendun Yaalah elkartik eta udalak kanpamentutan eingo daben “Bir Ganduz 2018” proiektu diruz laguntzeko ixango da!
Abuztuak 5 (domeki) Danok hondartza!
Urtero latxeik, urteko sasoi honetan jente gexen ibiltxen dan tokire erungo dou gure aldarrixe! Bixar (Ab-5, domeki) Eguerdiko 12:00tan Alamedatik urtengo dau Arrigorriko hondartzako enkarteladik.

Hondartzan, lantegixan, kalin, oporretan… argi eta garbi esango dou DANAK ETXIN BIHIR DOUZELA!
Hamen aurreko urtitako ekimen honen irudi batzuk:





KUADRILLA eguneko bazkaxe dabiz antolatzen jaxetako, Bazatoz?
Kuadrilla Eguneko bazkaiko antolatzailin ixenin mezu jaso dou:
Entera orduko Andramaixak gañin dakauz eta Kuadrilla Eguneko tikik be salgai daz. Urtero morun, tikik Anaita eta Kulixkan eongori 5€ truke. Bazkaxe 15:00etan ixangora Kafeko Atzin. Anima eta etorri kuadrillan, ondo ondo pasakou!!
Aurten gañea gauza barrixakin!! 💃🏽
Pd: Tikik erosteko *azkan egune* abuztuak 7 ixangora

