
Abuztuak 5 (domeki) Hondartzeta guz DISPERTSIOA STOP aldarrikatzea
Urtero etxen douzen ekimenak diz hondartzetako elkarretaratzik ta aurten be eztou huts eingo. Danak etxin ikusi arte (kalitan, hondartzetan, lasterketetan, mendi irteeretan, bizikleta gañin..).ez gaz etxin geatuko! Beraz abuztun 5 in ARRIGORRIko hondartza ingurun ibiliko gaz Preso eta Iheslaxan alde.

Aldaketi! Hondartzako txiringituko JAZZ PINTXAKETI bixar (uzt 22) iluntzin egongo da!
Hasiera baten Arrigorri hondartzako txiringitun baixakun etxeko bazin be saiu, baine eguraldixak ezebanez lagundu, bixar (uztailak 22), domeki iluntzetik aurrea ixango da JAZZ PINTXAKETI!

Ia ongun eguraldixak laguntzen daben!
Zoixonak ONDARRU! Bizkaixan REZIKLATEA gexen bixaltzen daben herrixe bihurtu gaz
ONDARROA ZERO ZAMAR taldik idatzi hau bixaldu dosku:
Ondarru bihurtu de Bizkaixan birziklatzea hondakin gehixen bidaltzen daben herrixe.
2017 xan hondakinan %29 bixaldu gendun birziklatzea; eta 2018ko lehen hiru hillitan %48,7 bixaldu dou birziklatzea.
Emaitza hau hobetzen jungo dala aurreikusi leike, udabarrixan sortzaile handixak be (tabernak, dendak…) organiku banatzen hasi dizelako.
Gorakada honek erakusten dau politika eta erabaki ausartak emaitza onak emoten dabela.
Ondarruko udalak duela urte batzuk helburu bat ipini ban: hondakinen %70 baño gexaua banatu eta birziklatzea bixaltzi. Eta helburu hori beteteko neurrixak hartzen jun de urtez urte. Adibidez, organiku banatzeko mateixala eta birziklatziai buruzko informaziño herriko etxe guztixeta zabaldu dau, kanpaina pertsonalizatu eindde. Hau oso neurri garrantzitsu ixan da.
Herriko ikastetxe eta talde askok be neurri ausartak hartu dotxue hondakinak gutxitu eta birziklapena bultzatzeko. Eskertzeku eta txalotzeku de euren lana.
Hurrengo hillitan ikusiko dou ia emaitzak hobetzen jarraitzen daben. Ondioik lan asko da etxeko, bañe norabide onin guz eta pauso garrantzitsuk emon dou azken hillitan. Eskualdeko beste herri batzuk be aurrea duz, gero eta hondakin gexaua sailkatuz.
Lea-Artibai eskualdeko herrixak gauza bat daz erakusten: neurri onak hartuz gero, Bizkaiko herrixetan be posible dala birziklatze tasa altuk lortzi.
Ondarruko eta eskualdeko udalak eta herrittarrak animatu nahi dou aurrea jarraitzeko. Bide onetik guz eta eredugarrixak gaz. Zoixonak danoi!

Uztaileko UDALBARRIAK kalin da!
Kalin da 2018ko paperezko UDALBARRIAK!! Aurrekontuk, Herribuse, Portun berrantolaketi, Euskera plana, Turismo bulegu…Emoizu begirada bat.

Uztailak 28 (zapatu) PETTI Jaibraianen

Uztailak 26 (eguena) BIREN zuzenin Beikozinin

GAZTE EGUNE antolatzeko 2. Billeri astelehena (u16) 18:30 GAZTETXIN!
Gaur, astelehena (uztailak 16) GAZTE EGUNE antolatzeko 2. Bileri egongo da 18:30etan Gaztetxin!
Gazte egune antolatzeko ein zan 1. Billerako puntun errepasu eta biharreko lan taldin lehenengoko batzarrak eingo diz!

HERRI-BUSE martxan da!
Kosta da, bañe HERRI-BUSE martxan da osteabe. Kamiñazpiko auzotarrak herrire juteko ibiltxen daben ibilgaillu denbora gexei eon da geldik ta ulertzeku de auzotarran hasarri. Beste aldetik, badakiau udaletik dizenak eta bi ahalegindu dizela martxan ipintxeko. Halako baten konpondure arazu.

Hau de HERRI-BUSAN udako ordutegixe:

Herri-buse irailearte Bustindui enpresik erungo dau Autobus honeaz



ANDRAMAXETAKO KUKAÑAN esko bat botako zenduke?
Jaxetan ondo pasateko danok egoten gaz prest, bañe ekintzak aurrea eruteko bolondresak behar ixaten diz, horreta dator laguntza eskakizun hau. KUKAÑI antolatzeko jende beharra da. Urte askotan auzolanin antolatu de, ia aurten be mantendu ahal douen. Bota esku bat!
