Azkan aldixin Jai Braianen aurreko eszenaxu keike dabil musika taldin kontzertuk dizela ta. Ongo baixakun LAUMONO altzako diz berta illuntzeko 8 etatik aurrea (ia egueldixak laguntzen daben ongun). Gozatu musikiaz!

Azkan aldixin Jai Braianen aurreko eszenaxu keike dabil musika taldin kontzertuk dizela ta. Ongo baixakun LAUMONO altzako diz berta illuntzeko 8 etatik aurrea (ia egueldixak laguntzen daben ongun). Gozatu musikiaz!
Atzo eguerdixan astelehenero lez herriko PENTSIONISTAK Alamedan pankarta atzin batute (166 lagun) ikusi genduzen PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen.
Gaur arratsaldin PENTSIONISTAN BIZIKLETA MARTXIai ongi etorrixe etxen ikusikouz Alameda bertan arratsaldeko 6 retan. Holako jendiaz edonoa!
Bi urte geldik egon ondoren, ekainan 18 (zapatun) ospatuko dabe osteabe Zubi-Zaharrekuk, ikastola egune. Bazkaire juteko txartelak Anaitasuna, Kukuan eta Kuriken egongo diz salgai. Egunin tzir jolasak, karaoki…dantzan eta kantun etxeko atxikirik baiko egune.
EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUk (tartin ALAMEDAKO PENTSIONISTAK)) 4 urte daru astelehenero batzen eskakizun honen ingurun:
GUTXIENEKO PENTSIOA: 1.080 EURO
ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATU
ZAINTZA LANAK PARTEKATU
eta on horreaz lotute bizikleta martxa bat antolatu dabe:
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk (EHPM) 4 urte eta 4 hilabete daruau etenik baik mobilizatzen gaurko eta etorkizuneako Pentsio Publiko duinak eta nahikuk lortzeko, bereziki 1.080 euroko Gutxieneko Pentsiñoi. Eta, horrek bermatzeko, Pentsio Sistema Publiku defendatzen dou. Sistema horri eusteko, enplegu eta soldata duinak bihir diz, dagozkien gizarte-kotizazioekin, bai eta patronalanak be, askotan ez baitu dagokion ekarpena etxen.
Urte hauetan tzir hainbat ekimenetan be parte hartu dou: lehen arreta eta osasun publikun defentsan; kaleratzeen aurkako langile-borrokan alde; prezixun igoera eskandalagarrixan kontra, edo herrittar gehienoi eragiten doskun bankun jokabide miserablin aurka.
Egoera ekonomiko, politiko eta sozial baten gaz, eta arazo sozial horrek konpontzen aurrea egin beharrean, botere ekonomiko handixak eta haien zerbitzure dazen erakunde politikuk larriagotu baino ez dabe etxen.
Arrazoi horrekatxik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk arazo horrei erantzuteko eta mobilizatzeko hainbat kanpainatan konprometitute gaz. Bañe, bereziki, Pentsiodun Bizikleta Martxa bat antolatzea animatu gaz, Donostin hasi eta amatxuko dana, eta etapa batzutan, ekainan 13tik 25ea, Euskal Herri osu zeharkatuko dabena.
Herritar guztiai oinarrizko eskari horien beharran kontzientzixi zabaldu nahi dotzau. Gizartin modu zabalin mugituz horrek lortu ahal douelako ilusiñoi eta konfixantzi piztuti. Eta jai giro parte-hartzaile, herrikoi eta alaxan ein bihir de, mundu guzti errebindikaziñoi horretan onartu eta interesatu senti dadin.
Horretxeatxik gaz hiriburuetako eta Martxa Txirrindulaxe pasaten dan eskualde eta herri guztixetako kolektibo edo mugimendu sozial guztiai zuzentzen, ekimen honi babesa emon eta bat egin dezaten. Ekainan 14a Azpeititik urtengo dau etapik, eta 18.00etan allako da Ondarruko ALAMEDA. Ongi etorri bero bat merezi dabe, hurreatu zeuek be!
Alamedako pentsiodunen Mugimendua
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua
Hitzaldi interesgarrixe eukikou astelehenin (E-13) Beikozinin LEIRE EGIGUREN URROSOLOn (mediku) eskutik. Gaxe be berezixe ixango da, Larrialdixetan denbori zelan juten dan, danoi behin edo behin gerta gazkulako. Tentsiñoi, ezinegona, mundu gelditxu etxen dan sensaziñoi… Horrei guztiai erantzunak emoten ahaleginduko da LEIRE. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 18:30 xetan hasiko dala eta antolatzallik Zientziaren giltzak elkartekuk dizela, han ikusiko gaz!
Ekainak 17 xan (baixakun) arratsaldeko 6 etatik 8 rak bittartin, Nekane Akarregi Amutxastegi irrintzilaixak emongo dau IRRINTZI ikastaru. Ixena emoteko, emailez, telefonoz edo Etxelila hurreatute, bost euron trukin.
Ikastaruai buruz: Herri irrintzilai ugari daz mundun, tartin guri. XXI. mendin egon arren, zoixonez, bixik dakauen antzinako altxor txikixe dou irrintzixe. Nahi dozu botaten ikasi? Zer bihir de? Ikasteko gogu. Gañea, boteretsua sentiuko zaz, lotsak galduko dozu, bixotza alaituko zaizu eta, zientzialaxan arabera, terapeutiku de.
Herriko musikero guztiai zuzendutako galderi de hau. Aurten bagatoz bueltan! esanaz eta animaten dizen guztiai behian ikusiko dozuen korreo elektronikure zuzentzeko eskaeri eiñaz zabaldu dabe albisti KRESALA kultur elkartekuk. Ia kalin ikusi eta entzuten douzen laster! Anima!
Gaur, gabeko 10etatik aurrea, RADIXU IRRATIAko AZKEN MOHIKANOAK irratsaixun…
Hauxe eskeiniko dabe:
– DENA taldin «Zure mugadun hutsune» diskun aurkezpena.
– Gernika gogoratuz erakundeko Andreas Schäfter adituai einyako elkarrizketi. Gaiak; Gatazkak, Urdaibai, Gernika, gerrak, antimilitarismoa,…
– Talde «zarrak» ostabe martxan… Honen arire, beste gauza batzun artin Bergarako «Ekinez» jaialdixe aipatukou.
– Musikiaz lagundute; Errobi, «Ich bin soldat» kanta antimilitarista alemana, Zarama, Jonny Gerriwelt, Dupla,…
Entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info
QUEER TEORIXA SARRERA BAT
Generun deseraikuntzi eta normalitati konfrontatzeko teorixa zahar eta barrixak margenetatik.
Lehen saiun Monique Witting-en Pentsamendu heterozuzena eta Paul Preciadon Multitudes Queer landuko diz. Bigarren saiun gaurkotze ariketa bat egingo da Paul Preciadon Testo Yonki eta Donna Haraway-en Zientzia, cyborgak eta emakumeak idatzien eskutik.
Hizlarixe: Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: EKAINAK 8 eta ekainak 15 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:30 Leku: Etxelilan
Musika zali bazaz, ta egueldixe lagun bada, Plazagañea hurreatu (eguraldi txarra bada Kofrai Zaharrin) ekainak 8 arratsaldeko 19:00 etan. Bertan Banda kontzertu entzuteko aukeri eukikozu Unanue udal musika eskolakuk antolatu daben emanaldixan.