
Ezin sinistute gaz jaso douen golpe gogorraz gaur goxin. Agurrik emon baik junde gure artetik LAGUN ta BORROKA KIDI. Begixetatik malkoka ta bixotza kuxkurtute ezin idatzitxe gaz beran agurre. Gauza asko esango genduke beratxik bañe pentsatenn dou gu ongun ixilik geatu bikogiñakela. Laukote bateko partaidi, hasi militantzixatik (JARRAI gazte erakundin) ta gaur egunearte, ziur gaz euran berbak zehaztuko dabela ENEKOn bixitxi. Guk gure aldetik esan, faltan botako zatxuauela aurtengo PLAZAGAÑIn (inoiz ez ban hutsik ein turnu etxen) edo ta hain matxe ban Atako Bandan dantzan Arrantzale egunin edo Maxatzan batin L.A.B. sindikatuko ikurrraz langillin eskubidin aldeko martxan (aurten be Durangon lelengoko lerrun alkarreaz egon giñan) edo PRESO ta IHESLAXAN aldeko mobilizaziñoitxan edo Jai Braingo solasaldixetan mundu konpondu nahixan edo ta gaur herixotzik erun zatxun Kantauri itsosoko azpixak miatzen.
TURRUNE etxen douen partaidion partez, dolumiñak etxekuai eta hurbilleko guztiai ta esan latxeik ingurukun berban zain geatzen gaz.
Zure baikortasune guaz geatzen da LAGUN!

MIKELek idatzi daben lau lerro nahiko gentzake gehitxu gure idatzixai:
“Eta…itsasoak asko eman digu, baina oraingoan, DENA kendu digu. ENEKO, ze miñ klase da hau bañe? Eta on?, zelan erungou hau miñau, ulertzeko be kapaz ez gazen hutsune infinito hau? Baakixu, ENEKO, gu hamen gazen bitxartin asko matxeko zatxuauela. Ikusiko gaz!“