ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA, TORTURIn biktima lez aitortu dau EUSKO JAURLARITZAK!

Ondarruko herrixak lelengoko momentutik ekixen ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA (mediko Ondarrutarra) TORTURIk eraindako ondorixoz hil zala. Hil eta 44 urte geruaua Eusko Jaurlaritzak aitorpena ein dau hori onartuaz, TORTURIn biktima lez aitortuz.

1982ko Martxoan 15in GUARDIA ZIBILAk atxilotu ban ESTEBAN eta hamar egunez euran eskutan egon zan inkomunikatute, Terrorismun aurkako legi aplikatzen, Komisaxatik libre urten ban kargu baik eta handik eta hiru egunea hil zan. “Infarto” baten ondorixoz hil zala esan ban bertsiñoi ofizialak, autopsixik beste gauza bat esan baban be (TORTURI jasan ebala kuartelillun). Zertzuk pasa ete zitxun 10 egun horretan pikoletun eskutan egon zan bittartin jakingou egunen baten?

Herrixak memoixi dauke ta urti jun eta urti etorri salatu ixan dou TORTURIn ondorixoz hil zala ESTEBAN.

EGIARI ZOR fundaziñoik ein dako baloraziñoi horren ingurun:

Berandu dator errekonozimentu hori, bañe pozten gaz aitormenaz. Zertako balixoten daben memoixik? Ba holako gauzetako. Ondioik badaz gure herrixan argitxu beharreko gauza asko, ta hortan jarraitzen dou. ESTATUKO INDAR POLIZIALAN INPUNITATI AZALERATU BIHIR DE, BAI ALA BAI! ESTEBAN HIL BENAK ERRUDUNAK DIZ!