Uztailak 12 (baixaku) 13:30etan alde zaharrin, UME SAHARARRAI ONGI ETORRIXE

Hauxe mezu bixaldu doskue YAALAH elkarteko kidik:

UZTAILAK 12 (baixaku) 13:30etan ALDE ZAHARRIN ONDARRURE UDI PASATEA DATOZEN UME SAHARARRAI ONGI ETORRIXE!

Kostata baine konfirma dabe falta dizen ume sahararrak aiako dizen egune! Uztailak 12an aiako da abioi oso bat saharar errefuxiatun kanpamentutatik Euskal Herrixan udako hile bi pasa bir dabezen umez beteta.

Lehenengoko umik ekainan 24 an aia zin gurea, eta baixakun 13:30 etan alde zaharrin danai batea eingo dotsau harrera ekitaldixe!

ONGI ETORRI HURRIA, LAMAT, FARDI eta AHMED BABA!

Udiaz batea oporrak eta jaxak gozatzen

Egueldi ona alla da eta opor sasoi be bai. Urtero etxen douen latxeik kanpoa juten dizen herritxarran mezuk jaso (otzara@hotmail.com) eta TURRUNIN altzaten douz . Hamen gaur bertan jaso douzenak. Lelengoku A CORUÑAtik jaso dou (Torre de Herculesen aurrin)

coruña aldin 2019ko udi

Beste hau IRUÑAn egon dizen herritxarrak bixalduzku Watsap bidez:

iruñan 2019

 

Ongi etorri AIURI!!

umi

Aspaldixan Turrunin juten dizen lagunan barri emoten gabiz, baine bixitxa legik diñon modun; batzuk jun eta beste batzuk etorri…

Gaurkun mundure ailla barri dan sorgintxu baten barri nahi dotsuau emon:

Aiuri.

Ama famau eta atxe endredosu… batak eta bestik, banatute bixi bir ixan dabe euran umin jaxotzi, AITZOL kartzelan dakarrelako. Imajinaten dou ongo egunak zelan pasako zitxuezen… kezkaz, poztasune ezin konpartiutin inpotentzixaz, arduraz… eta on, hirurak alkarreaz egoteko kuenta atrasin. Espero dou bixotz-bixotzez laster hirurok alkarreaz eoti, askatasunin.

Ondo etorri Aiuri Ondarrure, mundure!

Zoixonak familia!

MUNTAI POLIZIALIK EZ! Elkartasun uholdi Zapato Azulin

Idatzi hau bixalduzku Kanpañin arduradunak:
zapato azule musika plazan
Aupa Ondarru!
Lehenengo ta behin milesker ondarrutar eta kanputik etorritxako guztiai elkartasun uholde honeatxik.
Pozik ga emotzauen arrankadiaz MUNTAIA POLIZIALIK EZ! kanpañiai. Zuei esker eta egun guztin rifak saltzen eta gabaz bokatak etxen eon zin bolondresan lanai esker gure hasierako helburu bete dou. ONENAK ZAZE!
Bañe zoritxarrez herri honen etsaxak ipinitzen multi ordaintzeko besteku ez zan ixan, ondion lan asko ein bir dou horretako.
Pare bat aste barru nobedadikin etorrikoa barriro astindu eder bat emoteko kanpaña honei. Beraz milesker danoi bixotzez Endika eta kanpaña honen bultzatzailin partetik. Elkartasune ez dalako delitu, danon artin lortukou egoera injusto honei aurre etxi. Lanaz eta herrixan babesaz dana posible dalako. MILESKER!!!
Ah ez gazku ahaztu eh ze pentsaten zenduen ba?
Zenbaki saritxuk honetxek ixan di
1-778.n zenbakixe*
2-1238.n zenbakixe*
3-1216.n zenbakixe*
MUNTAIA POLIZIALIK EZ!!!
zapato azule musika plazan 2