Ondarroa Arraun Elkartik Kontxako sailkapen estropadarako autobusak antolatu dau. Abuztun 29 xan (eguena) ixango da eta Noya eta Alai tabernetan emon bihir de ixena, 10 euron trukin. Autobusak 14:30tan urtengo dabe Astilleruko geralekutik eta 20:30tan bueltatuko diz Donostitxik. Abuztun 27a (martitzena) baino lehen emon bihir de ixena, eta ordainketa egin ixena emoterakun.
Kontxako estropadetako sailkapen proban Ondarroa Arraun Elkarteko neskak eta mutillak parte hartuko dabe. Neskak lehen aldiz jokatuko dabe arraun munduko goreneko sailkatze estropadi eta mutilak berriz 23 urteren ostin histoixi egin nahi dabe osteabe, sailkapena lortuz.