Uztailak 25 dia da PATRIA GALEGA

Urtero lez gaurko egunin irudi hau ikusten dou herriko udaleko mastetan. Gaur be goxin goxa isei diz 3 ikur, herriku, ikurriñe eta bandera galegu. Asko diz herrixan bixi dizen jatorri gallegu dauken herritxarrak, erroldi ikusti besteik ezta. Beran sasoin euran herritxik urten beharra euki ben, gexenak itsosoko langillik, eta haren ondorenguk. Euran Aberri Egune ospatzen dabe gaur eta omenaldi eta errespeto lez isei de euran ikurre gure herriko udalikn.

2019-07-25 Dia da patria galega

Ume sahararrak eta harrera familixak Larrabetzuko jaialdixan!

Textu hau eta argazki honek bixaldu dozkue Yaalah elkarteko lagunak:

EGUN EDERRA PASA DOU UME SAHARARRAK ETA HARRERA FAMILIXAK LARRABETZUN!

Oporrak Bakean programa barrun Euskal Herrire etorritxako haur sahararrak eta etxitan hartu dotxuezen harrera familixak, egun oso politxe pasa dou Larrabetzun egon dan ongi etorri jaxin!

Goxetik hasi, ekitaldixe, umin jolas eta tailerrak, herri bazkaxe, puzgarrixak, uretako jolasak, pailazuk, saharar musika emanaldixe… euki douz.

Ondarrure etorritxako umik eta euran harrera familixak bertan egon gaz eta argazki honek ata douz:

Eskerrik asko antolatzailiai!!!

#SaharaAskatu 🇪🇭🇪🇭

APUSTUETXIK ONDARRUTIK KANPOA!!

Idatzi hau jaso dou:

ADI HERRITXARROK!!

Eguena uztailak 18 arratsaldeko 7 retan APUSTUETXI duz iraitxea ONDARRUn, horren aurrin guk eztou nahi geldik geatu, era honetako negozixuk herrixai eta herritxarrai ekarrikotzen kaltik aurreikusitxe, konzentraziñoi batea deixe etxen dou arratsaldeko 6:30 xetan Agustin Zubikarai enparantzan (Portuko rotondako aurreko plazan).

APUSTU ETXIK KANPOA 2019-07-18

VIII. Nanoipuin lehiaketi martxan da, urrian 15 earte

Nanoipuin-lehiaketa-logo-702x264

Ondarroako Udaleko Euskara Batzordik martxan ipini dau beste urte batez Nanoipuin lehiaketi. 140 karakteretan eta gai librin ipuinak idazteko lehiaketi antolatzen dan zortzigarren aldixe dau Euskara Batzordik. Parte hartzaile bakotxak nanoipuin bakarra bidali ahalko dau lehiaketa, bañe hori bai, bxiak bidalketa bakar baten. Lanak mrey@ondarroa.eus posta elektronikoa bidali behar diz.

Nanoipuin

Edozein pertsonak ahalko dau parte hartu lehiaketan eta adinai dagokionez be ezta mugaik. Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazle ondarrutarrek osatuko dabe epaimahaixe eta eurak ixango diz kontakizunik landuenak eta balio literario handixena daukenak aukeratuko dotxuenak. Hiru sari emongo dotxue eta ez da egongo erreklamatzeko aukeraik.