Amatxu diz jaxak Leokadin near eta erruki guztikin batea. Batzuk penatan, beste batzuk “nahikure” esan eta pozik, biharra einddabenak deskantsa ta aji daukenak rekupera!
Jaxak aurrea atateko norbanako eta talde askoren izerdixe bir ixan da, euran borondatez DANOK ondo pasa ahal ixateko. Askotan jaxan ingurun berbetan gabizenin zeixan urteten doskue “aurten ez da ixe” ero “hau holaik ero bestelaik einbikitxake”… moduko esaldixak. Kritikati ondo da, batezbe jarrera eraikitzailiaz bada baine danok, jende honen biharra, esfortzu… balora bir geunke! Eskerrik asko egitarau antolatzen, txosnak aurrea ataten, plaza gainin biharrin, ekimenetan esko bat botaten… ibili zazen guztioi! Jaxak herritxik eta herrixantzat!
Hamen lagaten douz jaxetan ataten eta jasoten jun gazen argazkixak:
-Andramai egune, gaba:
Marmitxako eintzallin ekipu
Musika plazako kontzertuk
Kuadrilla egune:
Arrantzale egune:
ATAKO BANDAN
Ta jaxetan ez badiz egon be, herritxar askoren paparretan egon diz gure artin falta dizenak
Ez dazenak gogun eukitxuez lagunak. Hurrengo traguk alkarreaz!
Agur Andramaxak! Datorren urte arte!