
BOLIVIAtik be AMNISTI egunaz bat!
BOLIVIA aldetik dabizen herritxarran mezu jaso dou gaur.
ASKAPENA internazionalista taldiaz gabizen herrittarrak bat etxen dou gaur ospatzen zazen AMNISTIA egunaz. Barrun dazenak eta ihesin dana gogoratzen douz gaurko egunez urtez urte; ta nahiz eta gu BOLIVIA aldeko herri mugimendukin euran egoeri ezagutzen gabizen, PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA! aldarrikatzen dou. (Irudi honek BOLIVIAko senatun, UYUNIko gatzagan eta TITIKAKA aintziran atatakuk diz)



2018ko urtekarixe salgai da!
Kostata bañe hamen da 2018ko urtekarixe. Inprenti dala, oporrak gañin euazela, artikulun azkan ikutuk zile….. bañe azkanin alla da. Herriko liburu denda desbardiñetan edo ta turismo bulegun topakozue 6 euron trukin Ondarruko Historiazalin Elkartik ata daben liburuxka eder hau. Erosi merezi dau eta.

Abuztuak 15 (eguena) ELEGANTE EGUNE
Kartelak esaten daben latxeik, batzuntzako Andramai egune dana, Ondarruko gazte Asanbladakuk ELEGANTE EGUNE ospatuko dabe. Egun guztiko egitarau antolatu dabe, hori bai, etiketazko erropakin agertu bizaze bai ala bai.

Abuztuak 12 (astelehena) konzentri Alamedan. ERASO SEXISTA GABEKO ANDRAMAI JAXAK aldarrikatzeko
Berdintasun sailak gauzatu daben eraso sexistak saihesteko protokoluai jarraituz eta Andra Mari jaxetan inolako eraso sexistaik onartuko ez dala argi uzteko, kontzentraziñoi egingo da abuztuan 12an, arratsaldeko 8 etan Alamedan. Ondarruko jaxetan eraso sexistek ez dauke lekoik. “Horreatxik argi eta garbi esan eta erakutsi bihir dou herriko eremu desberdinetan ez douela inolako eraso sexistaik onartzen eta erasotzailik ez daukela lekoik gure artin”.
ERASO SEXISTEN AURKAKO TELEFONU: 688 772 772
– Ordutegixe: iluntzeko 20:00etatik goxeko 8:00 eta.
– 12 urtetik gorakuntzat
– Zerbitzun atzin indarkeixa matxistan arituk eta adituk dizen emakumik egongo diz.
– Edozein intentsitateko eraso sexistak erregistratzi dauke helburu, besteak beste.

Futboleko Andra Mari sarixe ( neska ta mutillena)
42. Andra Mari sarixe jokatuko dabe ongoxe zapatun Zaldupen mutillak. Aurten barritasune eukikou, aurten lehen aldiz neskan 1. ko Andra Mari sarixe be jokatuko da, abuztun 15 in, Andra Mari egunez. Hauxe da bidi, Zoixonak AURRERA K.E.!


Abuztuak 9 (baixaku) JON GURRUTXAGA & URBIL ARTOLA Saturrango txiringitun
Baixakun kontzertu Saturrango txiringun!!! Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola zuzenin!! Gabeko 22:00etan!!! Animatu danok!!! Keep rocking!!!

Abuztuak 11 (domeki) dokumentala Plaza Musikan. LOU, dantzan jo ta ke oinak lehertu nahian
jaixetako motorrak berotzen juteko, domekan (abuztuak 11) LOU dokumentala botakou plaza musikan!! dokumental zoragarrixe, prexioxu, marabillosu… ezinddozue galdu!

PLAZAMUSIKAko txosnan egitarau 2019ko Andramaixetan
Jaxak gainin daz entera orduko eta aurten be kriston egitarau prepara dabe plaza musikan… txosna bi eongori aurreko urtin morun baine aurten eragile gexaua ixango diz… dokumentala, musiki,dantzi, jolasak, karaoki, karrerak… danetik eongora!!! Anima parte hartzea eta plaza musika jutea!

Abuztuak 14 (eguaztena) ELKARTASUN BAZKAXE Plazagañin
ELKARTASUN bazkaire juteko txartelak Anaitan eta Kulixkan hasi diz saltzen 20 euron trukin. Urteroko menu eukikou: entsaladi, marmitxaku, Atun erri, melokotoi eta kafi patxaranaz. Bertsolaxak entzuteko aukeri eongo da bazkai amaieran ohiku dan lez. Txartel guztik ez balitxake salduko, Plaza Gaiñeko lehiatillan bertan hilan 14 ko eguerdixan eongo diz salgai.
