2019ko Gabonetako JOLAS TXOKOA

Abendun 26-27-30 eta 31 eta urtarrillan 2 eta 3 an eongo da zabalik aurtengo gabonetako JOLAS TXOKOA. Gogoratu lenako Arriolaneko lokalin eongo dala (Kantoie 3an). 3 urtetik 7 urte  arteko umintzako da zabaldute, ta betiko lez antolakuntzi TXIRRIMORRASKIn eskutik ixango dala.

txirrimorraski

Ondarruko PENTSIONISTAK Urtarrillan 30 eko grebiaz bat eingo dabe

Gaur eguerdixan be Alamedan batu diz Ondarruko PENTSIONISTAK. Gaurko konzentraziñoin 264 lagun batu dizela esasku antolatzalik eta gaurko enkarteladan deialdi berezixe eindabe Urtarrillan 30eako Euskal Herriko Eskubide Sozialan Kartak deitu daben grebiaz bat etxeko, lana, pentsiñoik, bizitzi eta aurrekontu duiñak aldarrikatzeko. Esku orrixan bitartez azalpenak emon dabe zeatxik bat eingo daben urtarrillak 30eko grebiaz.

pen2

pen3

pen 1

Gabonetako janari bilketa berezixe ein dau DANONARTIN elkartik

Danonartin, elikagaixak jasoteko beharra dakarren herritxarrai hilero elkagai kantidade bat emotiaz arduratzen dan elkarti de. Herrixan bolo bolo ebilen elkarte hau desagertzeko sorixan euala, jente gitxiren inplikaziñoi eta arrazoi pertsonalak tarteko… Elkarteko arduradunak arazo hau publiko ein eta batzar bat deitxu ben laguntzeko prest euan jente guzti gonbidatzen. Batzar horretan elkarteko kidik, egoerin barri emon eta batez be jente gexauan inplikaziñoi eta lan banaketi behar beharrezku zala nabarmendu ben. Batzar horreta agertuzinak, zeixan erakutsi ben prestutasune arduran bat hartzeko, Janarixak batu 15 eunetik behin herriko dendetatik, bizkaiko elikagai bankutik datorren kamiona deskarga, jatekuk ordena, paketik prepara, familixai banaketi ein…

WhatsApp Image 2019-11-26 at 19.40.29(1)

Asteburu honetan, hainbat herritxar egon diz, baixako arratsaldin eta zapato goxin, herriko denda ezberdinetan elikagaixak jasoten. Elkarteko kidik baloraziñoi positibu ein dotse ekimen honei. Hamen lagaten dotsuau zapato goxeko (abenduak 14) argazkixak:

This slideshow requires JavaScript.

Argazki honek zapato goxin egon dizen bolondresanak diz baine nahitxe argazkixetan ez agertu baixako arratsaldin beste horrenbeste egon zin.

DANONARTIN elkartik eskerrak nahidotsa emon bilketan parte hartu daben herritxar guztiai, dendetan bolondres egon dizenai, herriko dendai eta argazkixetan agertu ez arren lagundu daben mertxe, bikixan dendi, Tradys, kalandiko Ana, Lazkano frutategixai, GORABIDEko jentiai, Gurutze Gorrixai…

 

Guk TURRUNEtik DANONARTIN elkartiai nahi dotsau emon eskerrak. Etxen daben lan konstante ta konprometituatxik eta zoritxarrez familixa askorentzako behar beharrezku dan zerbitzu edo aukera hau emotearren.

Gaztelekutik irteeri antolatu dabe TERTANGAko aterpetxea Urtarrillak 4 eta 5 eako

Gaztelekuko monitorik azaldu dabenez gaba bat pasako dabe Tertangako (Araba) aterpetxin, urtarrilaren 4 eta 5 an bitarteku. “Urtarrilan 4 an goxeko 10:00 etan urtengo da eta hurrengo eguneko 14:00 etan buelta. Ixena emon nahi dabenak Errebala Txikiñe Gaztelekun emon beharko dabe abenduan 14tik 22ra bitartin. Gaztelekun emon bihir de ixena eta ordutegi hau dauke: zapatutan 17::00 etatik 21:00 eta eta domeketan 16:30 etatik 20:30 eta.

aterpetxea