Saharan aldeko janari bilketan laguntzeko prest?

Hauxe mezu zabaldu dabe Yaalah elkarteko kidik herritxarrai janari bilketako laguntzi eskatzen:

Badator beste urte batez Saharar herrixan aldeko 16. Euskal Herriko elkartasun karabani!

PREST ZA ESKO BAT BOTATEKO?

Urtarrilak 20tik 24re batuko douz elikagaixak herriko ikastetxitan, eta hilan 24 atsaldin eta 25 goxin, herriko dendetan egongo gaz jateku batzen.

Elkarteko kidikandik aparte herritxarrai be laguntzi nahi dotsau eskatu, eta egun horretan dendetan bolondres modun egotea gonbidatzen zatxuau!

Laguntzeko prest bazaz, idatzi yaalahelkartea@gmail.com helbidea edo 628986839 telefonure.

Eskerrik asko!

Yaalah elkartea🇪🇭