Apustu etxin ikatza lagatearren salaketi ipini dotse herriko hainbat gaztei

Apustu etxin kontrako plataformik salatu dabenez, Ondarruko Ertzainan komisaldegitxik deixak jasoten hasi diz salaketin barri emoteko eta bertatik pasateko esanaz. Ustez, Abendun 24an apustu etxi salatzeko asmoz Olentzero mozorrotute ikatza lagatearren da salaketi.

Bost lagunei deitxu dotse eta gitxienez 9 diz salatuk ixan dizen gaztik. Gazte honek momentuz Ertzainan komisaldegire ez aurkezti erabaki dabe agiri edo jakinarazpen ofizialen bat aia arte behintzat.

Komunikabiditan eta sare sozialetan zabaldu daben idatzixin Ertzainan profesionaltasun falti nabarmendu dabe. Danai deitxu biharrenin bakarrik batzuai deitxu eta bestik be aurkezteko esan dotsen urtarrilak 16 goxin.

Hamen Apustu etxin kontrako Plataformatik bixaldu doskuen idatzi osu:

Apustu etxi, ikatza eta Olentzeroi salaketi!

Jakine da Euskal kulturan eta batez be gabon bueltan, urte guztin txarto portaten dizenai Olentzerok eta Maridomingik ikatza eruten dotsela opari modun etxea. Okerkexak etxi, eskolan kalabazak atati… ixaten diz horretako arrazoik normalin.

Kasu honetan, okerkexak eta kalabazakandik aparte, askoz be txartua porta dan leko batei lagatzan Olentzerok ikatza. Leku hau herrixan ondala gitxi zabaldu daben apustu etxi ixan zan.

Ondarrun apustu etxi zabalduko zala jakin zan momentutik hainbat herritxar, gehixen bat gaztik, antolatzen eta mota honetako leko batek gure herrixai ekarri leiken ondorixo ikaragarrixak aztertzen hasi ginan. Horretako herri plataforma bat sortu zan eta onarte eindako ekimenan artin, taldeko dozena bat lagun Olentzero mozorrotu eta apustu etxea merezitxako opari bakarra erun gendun, IKATZA. Hoixe dalako apustuk, jokuk… eta orokorrin herritxarrakin aprobetxata etekine ataten daben establezimendu batek merezi daben bakarra! IKATZA!

Batenbatei Olentzerok ekarritxako oparixe ezgako gexei gusta. Horren ondorixoz 2020ko urtarrilan 15in herriko hainbat gaztei deixe ein dotse Ondarruko Ertzainan komisaldegitxik ekimen honeatxik berta aurkeztea. Telefonoz jakinarazi dotse salaketa bat dakarrela euran kontra, ustez ikatza lagatearren Ondarruko apustu etxin. Ertzainan profesionaltasune argi gelditxu de, batzuai abisa dotse bakarrik eta bestik atxik “Avisa también a tus amigos que vengan mañana” esan dotse, ta zelan ez, erderaz.

Guk argi eta garbi dakau holako mehatxuk, salaketak eta jazarpenak ez gatxuela ez ixilduko, ez kikildduko herritxarron prekariedadi aprobetxata aberastu nahi dabenan aurrin. Arrazoi gexauaz ekingo dotsau hasitxako burrukiai.

Jakine da establezimentu honen helburu zein dan, diru errezan promesak einaz jokatu, jokatu, jokatu edo irabazi, irabazi, irabazi moduko mezu engainosuk zabalduaz gitxi batzun patrikarak beteti. Ikusi besteik ez da leku honen kokapena, portun eta gazte lokalan albo albun. Gaztin, ikaslin eta orokorrin langile klasin prekariedadiaz aprobetxa eta herritxarran gain eta euran familixan gain ludopatixik sortu leiken arazuaz jolasten daz.

Arazun larritxasune ikusitxe, deixe etxen dotsau herritxarrai dakauen egoerin garrantzixaz konturatzea, antolatzea eta plataformik antolatuko dotxuzen hurrengo mobilizaziñoitxan parte hartzea. Apustu etxin arazu ezta indibiduala kolektibu baino; herritxar guztiona! Guazen berandu baino lehen arazo larri honei aurre ein eta apustu etxi betirako itxitxea!

APUSTU ETXIN KONTRAKO PLATAFORMI

Ondarrun, 2020ko Urtarrilak 15

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.