Olentzeroaz batea DANAK ETXEA!

Urtero modun, 24 iluntzin Olentzeroaz batea ibili ga kantu-kantari kalez kale. Egun honetan be etxeko mahaixetan, kalin, jai girun… sentiuko douen hutsuni handixe ixango da! Herri honek merezi daben benetako konponbidi aurrea eruteko ezinbesteku de preso iheslari eta deportatu guztik etxin eukitxi!

Hamen iluntzeko kalejirako argazki batzuk, Olentzeroaz batea, danak etxin nahi douzela aldarrikatu dou:

asierren alabak

danak argazkixin

BOTXen ama

indixunekuk

dantzan

Abenduak 29 (domeki) EZ DOK HIRU antzezlana Beikozinin

EZ DOK HIRU Euskal musikin benetako histoixin
Antzezlana
Ondarroako Udalan eskutik
Abenduak 29 domeki
arratsaldeko 19:00etan
sarrera 5 €
Euskal musikin imajinario kolektibun murgilduko gatxun ikuskizune
Gure musika ondari, altxor bat da, gure memoixa historikun lekuko emozionala.

Egili: Patxo Telleria
Zuzendaxe: Jokin Oregi
Aktorik: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Musiko-aktorik: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue
Jantzixak eta eszenografixe: Azegiñe Urigoitia
Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Soinu: Oier Landa
Diseinu Grafiku: Paradox
Argazkixak: Guillermo casas et Pio Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

abenduak 29 EZ DOK HIRU Beikozinin

KALERA KALERA ekimena 2019ko GABONETAN

Gogoratu aurten be 246 ohe huts egoten jarraitxuko dabela Euskal Herrixan, tartin 4 Ondarrun. Desiaten gaz ekimen honeaz amaitzeko, bañe bat bakarra be barrun dan bitxartin guk kalea urteten jarraitxuko dou.

2019ko kalera kalera abenduak 24

Aurten, nobedade latxeik, 564 abestixe kantakou danon artin abendun 31n (martitzena), eguerdiko 12:30xetan, Alde zaharrin herriko musikarixan laguntziaz (ez dozuenok ezautzen kantaik, azpixan dakazue bideo bi. Hasi entsaxaten)

 

Abenduak 28 (zapatu) DES-KONTROL+BRAHMAN en kontzertu Beikozinin

2019 xai agur borobile emoteko Japongo Brahman taldiaz joko dau Arrasateko Des-kontrol taldik Ondarruko Beikozinin. 2019 xan tzir lauzpabost alditan altza da boskote arrasatearra oholtza gañea, eta emanaldi guztik ixan diz oso berezixak; horren adierazle diz urrian 31n eta azaroan 1in Atarrabiako Totem aretun emondako bi kontzertuk. Sarrera guztik amatxu zin bi emanaldixetako. Ez da urti agurtzeko modu hobeik: Japongo talde oldarkorraz batea, bermatute da deskontrola!

abenduak 28 beikozinin