Zoritxarrez, barriro data señalatu honetan Euskal Herritxarrok zitxi dakau Bilboko kalitan. SARE herritarrak Urtarrilak 11ako deitxu dau Preso eta Iheslaixan etxeratzin aldeko manifestaziñoi nazionala.
Manifik arratsaldeko 17:00etan urtengo dau La Casillatik udaletxe arte. Bertan onarte einddouen modun, dispertsiñoi gelditzi, mendeku politiki behingoz eteti eta batez be gatazkin konponbideako behar-beharrezku dan Preso eta Iheslaxan etxea bueltatzi aldarrikatuko dou!
ORAIN PRESOAK! U11 Manifa nazionala Bilbon
Ondarrutik 🚌AUTOBUSAK EGONGO diz!
🕞15:30 etan
📍Zaldupetik
📝Emon ixena: Anaitasuna edo Kulixka tabernetan
#OrainPresoak #AteraBidera
DANAK ETXEA ekarteko danon burruki bir de! Guazen entzun nahi ez gaitxuenai gure ahotsa entzunaraztea eta ikusi nahi ez daben irudixe eskeintzea!
Azken urtitan latxeik aurten be Ondarruko Udalak Errege Eguneko bertso saiu antolatu dau Beikozinin. Astelehenin (urtarrilak 6) 12:30 etan hasiko da bertso saiu. Aurten oholtza altzako dizenak Igor Elortza Aranoa, Nerea Ibarzabal Salegi, Julio Soto Ezkurdia eta Oihana Iguaran Barandiaran ixango diz. Gai jartzaile lanetan Iñaki Lersundi Arrizabalaga ibiliko da.
Aia ga urte zaharrai agur esateko urteroko momenture. Batzuntzako gehixa eta beste batzuntzako gitxia baine egun honek badauke beran berezitxasune. Urte zaharrai agurre eta barrixai egurre esan ixan dou beti eta guk Turrunetik holantxen jarraitxukou, geure helburuk eta nahixak lortzeko burrukan geure aletxu jarten.
Momentu berezi honetan ezin douz ahaztu 2019an gure artetik jundizen herritxar ezkertiar, abertzale eta borrokalaxak. Josune Badiola, Jose “Txikixe”, Pello Aramaio, Iñake Goñi, Aitor Zubikarai, Txomin Solabarrieta, Jose forero, Mauro Palacios, Iñaki Ajuriagerra, Iñaki Arriola, Jospa Burgo… ixan diz Euskal Herriko zerun gehitxu dizen izarrak! Eskerrik Asko emon dozuen guztiatxik!
Jundizenak gogun baine ahaztu baik gure artea etorri dizen etorkizun hazixakin. Horretako bat, Aiuri! Zoixonak Aitzol eta Iera! Ongi etorri Aiuri!
Zori txarrez eta beste urte batez herrixan lagun, senide, aita, herrikide, militantik… falta gaskuz! 2020xe askatasunan urti ixateko burrukan jarraitxuko dou! Gabon Zahar egunin be presente egon diz gure artin Aitzol, Ibon, Asier, Botx…! Horren adibide eguerdiko kantaldixe eta udalak deitxutako kontzentraziñoi jendetsu.
Turrune osatzen douen ekipun partez, itxaropenez, burrukaz eta maitxasunez jun datxile urte barrixe! Baguz bidi etxen, ikusi besteik ez da urte guztik herri honek emoten dotxuzen ekimenak, herri bixi baten seinale da hori. Turrunak, urti 200.000 bixitxa baino gehixauaz itxiko dau!
Lehen esan douen modun amesten douen Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta ezkertiarra lortzeko burrukan jarraitxu bihir dou! Ixe ez doskue oparitxuko. Geure esku da!
Hainbat herri eta auzotan zabaldu de Ohe Hutsak deitxutako ekimen hau, etxitan, mahaixetan, ohietan… faltagaskuzenan alde data berezi honetan gogun dakauzela argi eta garbi lagateko!
Hamen Ondarruko deialdixe. Abendun 31an, 12:30etan Alamedan batuko gaz Hertzainaken 564 abesti mitiku abesteko herriko musikaxakin.
Hamen herriko musikarixak gaurko entsaxun ein daben bideu herritxarrai deixe etxen:
AURRERA MENDI TALDEkuk urtiai amaieri emoteko mendi irteeri antolatu dabe KALAMENDIre. Hitzordu ipini dabe goxeko 9 xetan Alamedan ta ohitxuri dan latxeik txanpan botillaik ez da faltako mendi puntan. Anima ta jantzi mendiko botak (basiai aurrea etxeko).
Ondarruko udalak “Giza Eskubideak-Konponbidea-Bakea, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!” lelopin eingo dan elkarretaratzea juteko deixe eindau. Gabon Zahar egunin (Abenduak 31), eguerdiko ordu batetan Alamedan.
Hamen dator beste behin be urteko azkanengoko egunin herriko mendi bizikleteruk ospatzen daben KKTZAN (Ondarruko montanbaikerun jaxe). Aurten jodiute eukiko dabe mendi ibilbidi ze atzanengoko egunetan eindaben haxik mendiko arbola erdixak lurrea botatxule esasku batek baño gexak (je je), ia on zer asmaten daben antolatzallik.
IBONek urtik beteten dotxu gaur (gure kontutan 46) eta Turrunetik belarriko tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Euskal Herrire hurreatu zatxue bañe…. ETXIN NAHI ZATXUAU IKUSI!
Badakiau herriko barrixak jarraitzezule zazen lekutik. Baten batek idatzi nahi ixan ezkeo be gustoa hartuko dau eskutitzak, hau de beran helbidi:
IBON IPARRAGIRRE BURGOA
BESARKADA ETXEA
Juntas Generales kalea, 61
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Denpori aurrea du, urte amaieri ate joka dakau eta gure herrikidik etxetik kanpun jarraitzen dabe. Sasoi de EUSKAL PRESO TA IHESLAI GUZTIK euran etxitan ikusteko. NAHIKURE!