[Irudixak] GREBA OROKORRA Ondarrun

Greba orokorra amaitzen dala, egunin tzir jasoten jun gazen argazkixak lagako dotsuau hamen.

Harro egoteko herrixe ta herritarrak osotzen dou ONDARRU!

Esan leike Ondarrun grebi ixe osotasunin burutu dala, herriko komertzixo eta tabernak itxitxe egon diz egun guztin eta grebiaz bat dazela erakusteko “itxita” kartela euki dabe ipinitxe. Portun bodegak, kofraxe, izotz fabrikik… ez dabe irai euran atik. Industrialgunik hutsik egon diz, horren adibide, Kide, Cikautxo, Eika, Nemak… eskualdeko enpresa handixenak.

Betiko modun egon diz burruka kolektibu errespeta ez eta euran etekin partikularreako irai daben enpresak, langiliai greba eskubidi errespeta ez eta presiñoik jaso dabezen kasuk be egon diz. Goxaldetik ibili diz pikete informatibuk langiliai grebi etxeko eskatzen eta langile askorek bat einddabe grebalaixakin.

Piketitan ebizen bitxartin, bide mozketi egon da 2020 xan prekariedadik eraildako 9 langilik gogoratzen.

Piketikin jarraitxuz, inddarrak hartzeko gosari herrikoi ein de portuko rotonda parin. (Batzuk gonbidatute egon ez arren euran buru gonbidatu dabe)

9:30ak aldea urten dabe hainbat herritxarrek Bilboko mobilizaziñoitxan parte hartzeko, irudi ederra emon dau manifestaziñoik. Milaka ta milaka lagunek (50.000 mille) bat einddou lema bakarraz, “Lan pentsiñoi eta bixi duinak!”

 

Herrixan gelditxu dizen pentsionistak be mobiliza diz herrixan:

Eta arratsaldin ehunke herritxarrek parte hartu dou grebiai amaieri emoteko herri mobilizaziñoin: