Ondarrutarrok be eon giñan atzo Bilbon ORAIN PRESOAK! manifan

Beste urte batez, BILBOko kalik bete genduzen atzo PRESUK eta IHESLAXAK ETXIN nahi douzela eskatzen, ta Ondarrutarrok han eon giñan betiko lez. Egoera hau ezin dau jarratxu bañe ez dan bittartin aldatzen guk kalea urteten jarraitxuko dou. Giza eskubidik gora giza eskubidik bera (ahoz) erabiltzen daben jende baten hutsuni be nabarmena da holako mobilizaziñoitxan. Ia behingoz danok batea, falta dizen guztik ETXEA ekarten douzen ta kalea urten biharrrik eztou eukiko gexa.

1

2

3

9

4

15

16

12

13

11

5

6

7

 

 

[JABEKUNTZA ESKOLI] Ikastaru: MUSIKA ETA AHALDUNTZEA, Olatz Salvador Zalduan ahotik

jabekuntza eskola

Jakiñe da emakumeoi* espazixo publiku ukatu ixan gazkule eta, gaur egun be, oholtzak ez dizela ondioik espazixo seguru bilakatu guretzat. 2018. urtin estatu mailan ospatutako musika jaialdxietako datuk diñue emakumion* oholtza gañin egoti ez dala %20re alla. Formakuntza honen bitxartez, gaur egungo euskal musika eszeniai buruzko analisi kritiko bat eingo da, genero ikuspegixe ardatz hartute. Hausnarketaz gain, emakumeak* instrumentuk hartu eta espazixo publikoa bideratzi ixango da helburu.

Ixen emoti: Udal Diru Bilketa bulegun (goxez) eta Etxelilan (martitzenetik baixakure arratsaldez).

U-9an Greba batzordin batzarra 18:00etan Kofrai Zaharrin. U-30 GREBA OROKORRA!

Ondarruko Euskal Herriko Eskubide Sozialan Kartako kidik mezu eta kartel hau bixaldu doskue, Urtarrilan 9an (Eguena) 18:00etan Kofrai Zaharrin eingo dan greba batzordeko lehenengoko batzarrea deitzen:

WhatsApp Image 2019-12-20 at 14.02.40

Urtarrilak 30in GREBA OROKORRA! LAN PENTSIO eta BIZI DUINA!

Azkanengoko urte honetan jasandako krisialdixak eta elite ekonomikuk berau gainditzeko neurri basatixak, lanan eta bixitxin prekarizaziñoi ekarri doskue. Aaberatsak aberatsauak bihurtuz eta gizartin kapa sozial bajuenak miseixa kondenatuz. Prekarizaziñoi eremu guztitxa hedatu de, langilik, zaintzi, helduk, emakumik, gaztik.. 

Sistema kapitalista heteropatriarkalak, bixitxin esklabutzi sustatu dau eten gabeko erasun, baine eraso bortitz honek euki dabe euran erantzune. Langilin burrukik gorakada nabarmena emon dau azkanengoko urtitan, makina bat burrukak piztute jarratzen dabe eta ondio eta barrixak be piztuko diz. Horren adibide emakume eta pentsionistan burrukik hartu daben inddarra.

Hego Euskal Herriko pentsionistan mugimenduk bi urte daru pentsiñoi duinan alde mobilizaten. Bi urte pasa eta gero, beste pauso barri bat emon biharra ikusitxe, sindikatu eta eragile sozialak interpela gintxuen. Bixitxin prekarizaziñoin aurrin erantzun biharrak hainbat eremutako aldarrikapenak batuz, GREBA OROKORRA antolatu dau urtarrilan 30eako, Euskal Herriko Eskubide Sozialan Kartik. Bixitxi erdigunin ipinitxe, pentsiñoin aldarrikapenakin batea beste hainbat aldarrikapen batuz, 1200euroko soldata minimu, gixon eta emakumin arteko soldata eta pentsiñoin arrakaliaz amaitzi, lanaldixe 35 ordure bajati, etxeko lanak eta zaintza lanak duintzi eta beste biharretan dazen eskubide bardinak aitortzi… eta beste hainbat arrazoi!

Honeatxik danatxik eta grebi antolatu nahixan, deixe eitten dotsau eragile sozial, sindikal eta norbanako guztiai Urtarrilan 9an arratsaldeko 18:00etan Kofrai Zaharrin eingo douen lehenengoko greba batzordeko bileran parte hartzea!

Bizitxin prekarizaziñoin aurrin, ekin bidiai! Urtarrilak 30in GREBA OROKORRA!

WhatsApp Image 2019-12-30 at 15.02.51