Honek diz AURRERAko talde desbardiñak asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Honek diz AURRERAko talde desbardiñak asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:



DISKURTSUK: ZELAN INTERPRETATU, ZELAN ERANTZUN
Irakasli: Samara Velte Moran, kazetarixe eta EHUko ikerlaixe, diskursun analisixetan espezializatu. “Nik sinesten dizut” (Elkar, 2019) liburun egili.
Ikastaruai buruz: Indarkeixa matxistik adierazpen asko dauke: bere forma fisikoz harutzaua, osagai diskurtsibo garrantzitsu bat be badauke, gure eguneroko elkarrizketetan, komunikabiditan, justizxian edota erakunditan islatzen dana. Hainbat adibide praktiko behatuz, indarkeixinn alderdi diskurtsibo hori identifikatzen ikasti eta horrei erantzuteko interpretazio feministetan sakontzi de tailer honen helburu, foku batez be komunikabiditan eta justizia patriarkalin jarriz.
Egutegixe: Azaroak 15 eta 16
Ordutegixe: baixakun, 17:00-20:00 eta zapatun, 10:00-13:00
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila
HAU EZ DA JUSTIZIXI! ALTSASUKUK ASKE! Lelopin eingo dan Elkarretaratzea juteko gonbiti eizku. Aurreko astin modu eredugarrixin kalik hartu genduzen modun, ongun be kalea urteti tokaten gazku! Ondarrutik autobuse eongo da berta juteko ta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernan eongo diz zerrendak. Autobusak 14:30 tan urtengo dau Zaldupetik. Anima!

Lur jota geatu giñan albisti jakin gendunin atzo. PEIO berezixe zan gutzat. TURRUNE martxan hasi zanetik beran esku eskeiñizkun hasieratik. Iritzi sailin artikuluk idatzi zitxuzen behin baño gexauatan ta zintzotasunez zuzendu giñuzen geure hutsunetan.

Ibilbide zabala euki ban herriko zeregiñetan ta danon suerteako jasota gelditxu de betirako (elkarrizketa bidez jasota gelditxu de beran bizitzako pasartikin). Guk aipamen batzuk eingo douz: danan gañetik dantzaxe, euskaltzali, abertzali… ixan zan.
79 urteaz hil dde ixil ixilik, bañe … Frankismo garaixin militante aurrenetariko bat ixan zan (ANDONI ARRIZABALAGAn militantziko kidi), ZUBI-ZAHAR herri ikastolako sortzalletariko ta batzorde kidi be bai, KRESALA K.E. zuzendaritzako kidi, EGIN egunkariko herri batzordeko sortzalli, 1983 an HERRI BATASUNAko zinegotzixe ta herri batzarreko partaide aktibu, GARRAXIKAko partaidi (Herriko memoixa historiku jasoten ibilitaku). Ofizioz Markiñako Laboraleko irakasli, irakaskuntzi euskalduntzeko bultzatzalletako lehenetariko bat.






ESKERRIK ASKO DANATXIK PEIO!
Gaur be 266 lagun batu diz herriko PENTSIONISTAn deixaz bat egiñaz Alamedan. Freskala igarri de bañe ederto jantzi ta pankarta atzin batu diz gure edadekuk.

Liburuen amuak ekimenan barrun urriak 25 (baixaku) MIREN AMURIZA eukikou geuaz beran liburu barrixan (BASA) nundik norakuk komentateko. Gonbidapena zabala da. Hurreatu!

Eguerdiko 13:00 tan urtengo dau Giza katik Alamedatik, Larriki Gaxoik dazen presuk ETXEA ekarteko eskatzen. Lea-Artibaiko SAREk deitxu da ekimen honea.

VI. TXAPEL eguneko antolatzallik ohar bat bixalduzku:
Eguraldi txarra aurreikusten dala ta hamen bixaltzen dotzuau egongo dizen aldaketa txiki batzuk. Begiratu kartelak.



Baixako hontan konzentraziñoi eongo da udaletxe aurrin eguerdiko 12 xetan KATALUNYAko herrixai elkartasune erakusteko. EUSKAL HERRIko gehiengo sindikalak deitu dau mobilizaziñoi honeta. Hurreatu berta!
