PEIO ARAMAIO ETXABURU hil dde

Lur jota geatu giñan albisti jakin gendunin atzo. PEIO berezixe zan gutzat. TURRUNE martxan hasi zanetik beran esku eskeiñizkun hasieratik. Iritzi sailin artikuluk idatzi zitxuzen behin baño gexauatan ta zintzotasunez zuzendu giñuzen geure hutsunetan.

peio aramaio etxaburu turrunin bi

Ibilbide zabala euki ban herriko zeregiñetan ta danon suerteako jasota gelditxu de betirako (elkarrizketa bidez jasota gelditxu de beran bizitzako pasartikin). Guk aipamen batzuk eingo douz: danan gañetik dantzaxe, euskaltzali, abertzali… ixan zan.

79 urteaz hil dde ixil ixilik, bañe … Frankismo garaixin militante aurrenetariko bat ixan zan (ANDONI ARRIZABALAGAn militantziko kidi),  ZUBI-ZAHAR herri ikastolako sortzalletariko ta batzorde kidi be bai, KRESALA K.E. zuzendaritzako kidi, EGIN egunkariko herri batzordeko sortzalli, 1983 an HERRI BATASUNAko zinegotzixe ta herri batzarreko partaide aktibu, GARRAXIKAko partaidi (Herriko memoixa historiku jasoten ibilitaku). Ofizioz Markiñako Laboraleko irakasli, irakaskuntzi euskalduntzeko bultzatzalletako lehenetariko bat.

1968 Muskizen kaxa gañeku dantzan 2

Dantza lehiaketi Ondarrun 1960 herriko jaxetan Pello Aramaio eta Josune Badiola

XABIER URANGA, ANDONI ARRIZABALAGA, PELLO ARAMAIO, JESUS MARI BEITIA..

PELLO ARAMAIO, ANDONI ARRIZABALAGA Ta lagunak

PELLO ARAMAIO Korrikako petuaz

PELLO ARAMAIO EGINen egunkarixaz

ESKERRIK ASKO DANATXIK PEIO!

 

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali, Geure jenti atalean

Erantzunak itxita daude.