Atzo goxin Kalekutzeko eskillaretan zozketatu ben otzara eder hau PRESO eta IHESLAXAI elkartasune adierazteko. Hau ixan da zozketin zenbaki irabazli (eta ordezku):


Atzo goxin Kalekutzeko eskillaretan zozketatu ben otzara eder hau PRESO eta IHESLAXAI elkartasune adierazteko. Hau ixan da zozketin zenbaki irabazli (eta ordezku):



Dana prest illuntzeako! Goxin sartu re Lantzoi kofraire eta Artelanekuk karrozi eitze urtero latxeik. Etorri danok Lantzoiaz! Gora Ondarruko iñauteixak!


Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Domekan inaugurakou Bilguni, lehengo Penaltin, eta zein hoba EH Bildun lehendakarigai Maddalen Iriarte baino. Domekan 12:00xetan Bilgunin batukoaz danok. Jan eranik ezta faltako, kanpainako inddarrak hartzeko!

Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolik pandero ikastaru antolatu dau martxotik ekainea bitartin. Klasik martitzenetan ixango diz.
INFO+: unanuemusikaeskola@gmail.com posta elektronikun edo 946134063 telefonun.

Zaldibarreko gertaerin ingurun sortu dan guzti salatzeko, argipenak eskatzeko, erantzunkizunak exijiuteko baine batez be Alberto eta Joakin langilik 15 egun daruela desagertute salatu eta euran senidiai babesa emoteko… ESKUALDEKO MANIFI, 18:30etan MARKINAKO UDALETXE PARETIK!

KASINU eiduz zabaltzea aurten Gaztetxin Iñautexetan. Ruleti, Poker eko mahaixak, tonboli, traaperrasak….. hurreatuuu (diru ahaztu baik ehh), engantxi asegurata da ta. Horreaz batea kontzertuk, bazkaxe, Karaoki…..

GAIZKA hildde 87 urte eukazela. Bixitxa gogorra gertagako bixitxi bañe beti irrifartsu ezautu dou. ABERRIXE ixan da bere bixitxako zutabi. Suertez denbori euki dou bere bixipenak gordeteko ta ordu dezente graba ahal ixan dou beran ahotik berak bixitxakuk. Lehenaua beran lagun miñak jun zin, ANJEL, JABIER, IMANOL…. onezkeo dazen lekun zeoze antolatu dabela zihur gaz. ANTSOSOLOn gaztarun, KAXAGAÑEKU etxen gogoratzen dou, SALKALAn arrautza banatzen, 34an ANJEL eta JABIEReaz “sarik” prestaten, MUGAN errefuxiatuai janaxak eruten, HIDALGOi (pikoletun kapitxanai) adarra joten, KRESALAn ekintzak antolatzen, HIRITARRAz kotxe illarak sortzen, ….. Apaizak kontateban latxeik “el saco de las hostias” bihurtu zan GAIZKA diktadorin garaixin. Sarri sarri herriko kuarteletik pasa bihir ixan zan eta bero bero einde urteteban bertatik. Bañe txapela burun beran era ipini eta aurrea etxen ban. Beti gogoratuko zatxuau. Ixan zazelako gaz gu. JO TA KE ASKATASUNE LORTU ARTE!






Interesgarrixe eritxi gasku ASIER ALDALURek (ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEko kidi) idatzi daben artikulu LARUS.EUS blogin Ondarruko kalatxoixak atxik:

Ipar artikoko kostaldean bizi eta kumatzen den kaio zuri haundi hau etorri zaigu bixitan Euskal kostaldera. Orain dela hilabete inguru Ana Mirandak Zumaian ikusi zuen berbera dela antzematen da mokoaren koloreak elkar konparatuta.








