Indarkeixa matxistiaz lotutako aurtengo lehen hilketak diz Abantokuk. 2003tik, kontaketi etxen hasi zanetik, 104 emakume hil dabe Euskal Herrixan. Hilketak salatzeko kontzentraziño eingo dou bixar, martxoan 12 xan, iluntzeko 19:00etan Alamedan.
Gexenontzako lan egunak dizen egunak diz honek bañe badaz euran oporrak ontxe hartzen dotxuenak, hauetako bat da gure herrikide hau ta nahiz eta leku barrixak ezautzen dabillen, espetxetan eta ihesin dazen herritxarrak gogun dauke. Mezu hau bixalduzku:
Aupa txo!! Hamen Costa Rican atatako argazki pare bat, oporretan be ez ga ahaztuten zuekin!! Hamen diñoen morun…PURA VIDA!
Hauteskundik hurreatzen duz eta motorrak berotzen jun bigaz, hori dala ta M-11 an herri batzarra eongo da Kofrai zaharrin arratsaldeko 7 retan. Danon artin gauzak errezaua eingouz, hurreatu.
“Deribak, ongi bizitze feministarantz” ekonomia feministaren inguruko ikastaru, data barrixaz eta formatu desberdiñaz eukikou Etxelilan. Silvia Piris Lekuona eta Amaia Perez de Orozcok gidatute.
“Deribak. Zer da hau? Pertsona batek edo pertsona-talde batek gidatutako ibilalditzat uler dezakegu Deriba. Deriban, egun bat ematen dugu Deriba hori gidatzen dutenen bizitza markatu duten eguneroko espazioak zeharkatzen, taldeak bizitzaren, sistemaren eta alternatiben arteko loturari buruz egiten dituen galderei erantzuteko asmoz.”
Ernaiko gaztik “10 urte Ibon eta Asier askatu” dinamiki aurkeztu ben ondala 10 urte herrixak bixi ban errepresiñoi egunak eta horren ondorixuk gogoratzeko. Gertakari horren harire Ibonek eta Asierrek askatasunik baik jarraitzen dabe.
Elkartasun keinu modun Asier Badiola “Indixu” bahitxute dakarren espetxea eingo dabe martxi martxun 14an. Goxaldeko 3retan urten eta eguerdi aldin bertan ekitaldixe etxeko asmu da. Ixena Anaitasuna edo Kulixka tabernetan emon bir de eta 20€ ixango da autobusan kosti.
Gaur ehunke lagun batu gaz ondarruko kalitan eskualde mailako manifestaziñoi bidez emakumin eskubidin defentsan eta mugimendu feministin alde! Kolore morik hartu dotxuz ondarruko kalik!
Gaur ixan arren mugimendu feministin mobilizaziñoi egun handixe, ezin dou ahaztu hilero, astero eta egunero feminismu esparru eta espazixo ezberdinetan lantzen, burrukatzen, aldarrikatzen… dabizen emakume borrokalarixak. Gora zuek!
Hamen lagaten dotsuau M8ko mobilizaziñoik ondarrun laga dotxuzen irudixak! GORA BURRUKA FEMINISTI!