5 liburo gomendixo, hurrengo egunetan irakurteko

Egun konplikauk datoz aurretik, eta ordo asko pasa biko douz etxin, geure osasune eta ingurukune zaintzen.

Momento egokixe ixan leike eguneroko erritmuatxik eitxen ez douzen gauzak eitxeko, eta aspalditxik pendiente dakauzen liburuk irakurteko.

Turrunak honetxek gomendixuk eitxetzuez, berrogeialdixai ero kuarenteniai aurre etxeko.

1 – 17 segundo, Kirmen Uribe

Kirmenen azkanengoko poesixa liburu. Bertan topakozuez sasoi bateko Ondarruai buruzko poemak, bixitxako gauza inportantiai buruzko gogoetak (maitxasune, familixi, lagunak, herrixe…), atzerriko hirixai buruzko idatzixak… lasai irakurri eta gozatzeko liburu.

2 – Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga

Nobelak gustaten gatzuez? Ba hamen dakazue nobela eder bat. Frankismuko urte ilunak, Euskal Herriko txoko txiki baten, aldaketa politikuk, matxasunak eta gorrotuk…

3 – Bihotz handiegia, Eider Rodriguez

Hamen liburun dazen sei ipuinetan esaten dana baino inportantiaua da esaten ez dana. Pertsona arruntan istorixa konplejuk. Euskadi Literatur Saria irabazi ban.

4 – Chavs, la demonización de la clase obrera, Owen Jones

Kanixak, txonixak… zemat bidar entzun douz horrek berbok? Ba honek liburuk azaltzen dau kapitalistak zelan pobretu eta kriminaliza daben langile klasi, euran interesan alde. Ze pentsa emoten daben liburu.

5 – Kresala, Txomin Agirre

Geure herriko klasiko bat, zeatxik ez? On dala ehun urteko Ondarruko istoixak, Agirre apaizan ikuspegitxik. Gauza batzuk zelan aldatu dizen ikusteko, eta beste gauza batzuk sekule ez dizela aldatzen konturatzeko.

Eta ez ahaztu Ondarruko Udal Liburutegixak on line zerbitzu daukela, liburo digitalak irakurri ahal ixateko: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Liburukandik aparte, dokumentalan aukera zabala eskeintzen dosku Argia aldizkariko web horriko “Multimedia” atalak. Bertan hamarnaka dokumental daz. Gai sozialak, herrigintzi, politiki, euskeri, herri mugimendu… eta gai ezberdinan inguruko dokumentalak.

https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak