Egun honetan IDATZI PRESUAI! Bixitxa baik, dispertsata… daz!

Herri askotan zabaldu de espetxitan preso dazenakin gogoratu eta etxin egon bir douen egun honek aprobetxata, gutunak, argazkixak, olerkixak… idazti. Ondarruko ernaik be deialdi hau ein dau ata daben kartel bidez.

Anima eta idatzi bururatzen gatzune! Seguru asko eskertuko dabena!

Hamen dakazuez deserriko helbidik:



đź“ťIDATZI PRESUAI!

Egun honetan etxin egoti gatxe etxen bagatzu, imagina urte luzez kartzelan bakarrik egoti ze ixan bir dan! Dispertsata, isolatute, zapaldute…

Aprobetxa etxin egon bigazen egun luze honek herrixan falta gaskuzenai idatzi eta eurakin gazela adierazteko! Herriko kontuk, barrixak, istoixak, olerkixak, bururatu leiken mile gauza… idatzi!

Gomendixuk:

➡Estankuk zabalik egon arren, aprobetxa oinarrizko erosketak etxea, biharrea… juneran selluk erosteko.

➡Korreoseko buleguko langilin osasune kontun eukitxe, hobeto herrixan leko ezberdinetan kokatute dazen buzoitxa botati kartak.

Azkanengokuk bidi urratu arte, GAZTIOK ZEUEKIN!

DANAK ETXEA!↗❤↙

Ondarruko Ernai

Etxeratek be kartela ata dau idaztea deixe etxen!