Alla da herrire kosterako lelengoko Atune (Hegaluzi)!

Atzo arratsaldin sartu zan herrire ITOITZ txalupi (Kazeru) ixe hillebete etxetik kanpun egon eta gero, 1.400 kg hegaluze ekarritxu neberan, 7 tiña handiko 4 ertañe ta txiki bat. Prezixo aldetik handixak 8,74 tik 7,99 junde, ertañe 4,93 tik 4,12 re eta txikixe 2,15 in. 6,30 eko medixi ata dau.

Beste alde batetik lonja barrixin nobedadi euki dou iñoix ez douena ezautu Ondarruko portun, Iparraldin erroldatako txalupi (BAIONAku) ikusi dou ATTALAYA BERRIA. 500 kaja antxoa (80 granoku) porturatutxu nahiz eta prezixuk eztotzan asko lagundu, 0,70 ingurun ordaindutzelako. Ia bidi ikasten daben eta hamendik gexaua ikusten douen.

Uda girun be, PENTSIONISTAK Alamedan!

Egueldixe lagun euki dabe gaur Alamedan batu dizen herriko Pentsionistak. 143 lagun batu diz (alkati eta zinegotzixe tartin) pankarta atzin antolatzallin esanetan eta oporrai beire jarritxe gazenetik danok be, datorren astin horren barri emongo dabela diñosku. Bittartin jo ta ke LORTU ARTE! ta astelehenin osteabe Alamedan batuko eidiz baieztatuzkun latxeik.

[🌍Ondarrutarrak mundun] Eiffel dorretik elkartasune preso eta iheslaxakin!

Nahiko parata euki dou aspaldixan atal hau. Bixi douen egoera sanitaxuk asko mugatu dosku kanporutz juteko aukeri.

Turruneko lagun batzuk Paris aldin ibili diz egun batzuk pasaten eta batzuntzako ohitxuri bihurtu dan keinu ein dabe. Edonoa duzela be soinin daruen banderoli ata eta argazkixe bixaldu doskue!

Zeu be kanpoa jun eta argazkixe bixaltzea animaten bazaz, ez duda! Otzara@hotmail.com edo Turruneko sare sozialetan gustoa jasoko dou.

KUKAÑA barrixe martxan da!

Ezta pasa denpora asko Kukañi erditxik apurtu eta ureta jausi zala. Udala jakitun ixanda, segidun hasi zan ordezkun bille eta gaur ikusi dou zelaku ixango dan. Baieztatu doskunez udaletik, behin-behiñeku ixango da (aurtengo bakarrik) datorren urtea begire beste bat ipiniko dabelako. On ipiniko dabena eukalipto enborra ixango da, atzo moztutaku, 14,60 metro luzeran (apurtu zana baño 10 zentimetro luzia). Gaur bertan udaleko teknikuk ibili diz kukañin kokaleku aztertzen eta udalak esker ona nahi dotza emon bolondres latxeik ibili dizen BITTOR eta TRONTXOi. Ondarrutarrok eztou ulertzen udaik Kukaña baik. Azpixan dakazue Kukaña barrixan irudixak.