Beste urte batez ospatukou egun hau, aurten deialdi berezi bat eskatuzku zabaltzeko, LGTBIQA+harrotasune erakusteko eta aniztasune ospatzeko ikurrak ipintxeko lehiutan, balkoitxan eta kalitan. Danon eskutan da eginkizun hau, zeuk be bota esko bat.

Beste urte batez ospatukou egun hau, aurten deialdi berezi bat eskatuzku zabaltzeko, LGTBIQA+harrotasune erakusteko eta aniztasune ospatzeko ikurrak ipintxeko lehiutan, balkoitxan eta kalitan. Danon eskutan da eginkizun hau, zeuk be bota esko bat.

Antolatzallik argi berba eindabe, EZTA ZAPATO AZULIK aurten. Osasun malli hobetzen dule bañe… peniaz aurten ezta jairik eongo. Datorren urtin ospatuko eidou bai ala bai esanaz amatxu dabe arduradunak.

GURE ESKUk antolatutako kalejira koloretsu eukikou ongo zapatu arratsaldin (7 retan) Kamiñazpitxik Itsaaurrerarte. Bilbon uztailan 3 an eingo dan mobilizaziñoin (Hamaika Gara) motorrak berotzen juteko ekimena ixango da zapatuku. Erabakitxeko eskubidi dakauelako euskaldunok be, gu han eongo gaz.

Atzo ixan zan kurtso honetako atzanengoko enkarteladi Alamedako PENTSIONISTAna. 155 lagun batu zin bertan (alkati eta zinegotzi bat euran artin) eta erabaki bat hartu ben, Irailak 20 rarte opor txiki batzuk hartzi pentsa dabe, Inddarrak berreskuratzeko eta jenti ez nekatzeko. Betiko esaldixaz amatxu ben elkarretaratzi JO TA KE LORTU ARTE!

EZ, EZ gaz ahaztu zuaz LAGUN! Gaur 50 urte handi betetezuz, urtik diz herritxik jun bihir ixan ziñana txakurrak gandik ihesi bañe gu ez gaz ahaztu zuaz. Zure lankide ohiak dizela, Markiña aldeko pandero jotzalli dala, ardau banatzalli dala, lagunak dizela (Amerikanu tartin), etxekuk, kidik….. danan artin gogoratzen dosku gaur urtik beteten dozuzela. Idatzi hau irakurriko dozule espero douenez, gaur belarrixak gorri-gorri ipiniko dotzuelakun zazen lekure muso handi bat nahi dotzuau bixaldu TURRUNE etxen eta irakurten douen lagun guztin partez. MATXE-MATXE LAGUN! ETXIN IKUSI ARTE JO TA KE!

Ekainan 28 xe Sexu Askapenan Nazioarteko Egune da. Horren harire ekintza honek antolatu diz Ondarrun.

Irakasli: Emagin Elkartea, Ikerketa eta Formazio feminista. Ikastaruai buruz: Emakumion ahalduntzi bultzatzeko tallerra. Indarkexa matxisti bere osotasunin ulertu eta eraso ezberdinen identifikaziñoi billatuko da. Honen aurrin, Autodefentsa Feministiai helduko gako, eraso ezberdinei aurre egin eta gure barrun seguru eta babestuk sentitzeko estrategixak landuz.
Egutegixe: Uztailak 6 eta 7 Ordutegixe: 10:00-14:00 Leku: Etxelila
Antolatzailea: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
Matrikula: 5 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).


Gutariko baten falti botako dou hamendik aurrea,Trumoi hotsakin batea esazkun agur Garbiñek, atzo illuntzin 84 urte eukazela. Turrunetik dolumiñak nahi dotzau emon beran senitartekuai. Gu, beran alabetako batek idatzi daben eskutitzaz hunkitxute geatu gaz eta zuei zabaltzi eritxi gazku:
85 bete beharko zenituen ekainaren 22an, gerrako umea. Kanttoipen hasia neba eta lehengusu-lehengusina artean, familia handian… Eta familia handia sortu zenutena aitaren eta bion artean, gazte-gazte zinetela… Bost alabako familia… Erraz esaten da! Aitak eta biok atera gaituzue aurrera… Hortxe egon zarete unerik gogorrenetan… Eduki duzuen gutxi hori beti geurekin konpartitzeko prest…Jenio gogorreko emakumea, ama… Eta jenio horrekin borrokatu zara biziari eutsi nahian, azken unera arte… Eskutik gogor heldu diguzu, ez duzu gure artetik joan nahi izan; geuk ere ez zeu geuretik joaterik… Zeure begi erdi itsuekin begiratu izan diguzu … Ikusten ama? Hementxe izan gaituzu denok zeu goxatu nahian, mina ahuldu nahian, bidea erraztu nahian… Eta uste dut zeugandik jaso dudana egun hauetan, eman dizudana baino askoz gehiago izan dela.Ezin dut idazten jarraitu… Begiak malkoz betetzen zaizkit… Nola kontatu esan nahiko nizukeen guztia…? Nola adierazi une honetan sentitzen dudana…? Nola eskertu emandako guztia? Trumoi eta tximista artean joan zara, zerbait esan nahi izango bazenigu bezala… Zeure marka utzi nahi, ama? Ostean, leihoa ireki eta ostadar eder bat erakutsi dizugu, bera hartu eta haren kolore bizien artean zeure bidea alai eta bakean hartzeko… Maitte zaittut, ama! Zoazen tokira zoazela, bidaia on bat opa dizut… Eta txokorik xamurrena neure bihotzean…![]()
![]()
Agur AMA, danon partez!

Udal erakusketa aretun eongo diz ikusgai ekainak 19 txik 25 ea, egunak eta ordutegixak behian dan kartelin ikusikozue. Hurreatu ta ikusi zelako lanak etxetxuen herriko artistak NATALIA ZUBOVA irakaslin laguntziaz.
