
Gutariko baten falti botako dou hamendik aurrea,Trumoi hotsakin batea esazkun agur Garbiñek, atzo illuntzin 84 urte eukazela. Turrunetik dolumiñak nahi dotzau emon beran senitartekuai. Gu, beran alabetako batek idatzi daben eskutitzaz hunkitxute geatu gaz eta zuei zabaltzi eritxi gazku:
85 bete beharko zenituen ekainaren 22an, gerrako umea. Kanttoipen hasia neba eta lehengusu-lehengusina artean, familia handian… Eta familia handia sortu zenutena aitaren eta bion artean, gazte-gazte zinetela… Bost alabako familia… Erraz esaten da! Aitak eta biok atera gaituzue aurrera… Hortxe egon zarete unerik gogorrenetan… Eduki duzuen gutxi hori beti geurekin konpartitzeko prest…Jenio gogorreko emakumea, ama… Eta jenio horrekin borrokatu zara biziari eutsi nahian, azken unera arte… Eskutik gogor heldu diguzu, ez duzu gure artetik joan nahi izan; geuk ere ez zeu geuretik joaterik… Zeure begi erdi itsuekin begiratu izan diguzu … Ikusten ama? Hementxe izan gaituzu denok zeu goxatu nahian, mina ahuldu nahian, bidea erraztu nahian… Eta uste dut zeugandik jaso dudana egun hauetan, eman dizudana baino askoz gehiago izan dela.Ezin dut idazten jarraitu… Begiak malkoz betetzen zaizkit… Nola kontatu esan nahiko nizukeen guztia…? Nola adierazi une honetan sentitzen dudana…? Nola eskertu emandako guztia? Trumoi eta tximista artean joan zara, zerbait esan nahi izango bazenigu bezala… Zeure marka utzi nahi, ama? Ostean, leihoa ireki eta ostadar eder bat erakutsi dizugu, bera hartu eta haren kolore bizien artean zeure bidea alai eta bakean hartzeko… Maitte zaittut, ama! Zoazen tokira zoazela, bidaia on bat opa dizut… Eta txokorik xamurrena neure bihotzean…
Agur AMA, danon partez!
