Ezta pasa denpora asko Kukañi erditxik apurtu eta ureta jausi zala. Udala jakitun ixanda, segidun hasi zan ordezkun bille eta gaur ikusi dou zelaku ixango dan. Baieztatu doskunez udaletik, behin-behiñeku ixango da (aurtengo bakarrik) datorren urtea begire beste bat ipiniko dabelako. On ipiniko dabena eukalipto enborra ixango da, atzo moztutaku, 14,60 metro luzeran (apurtu zana baño 10 zentimetro luzia). Gaur bertan udaleko teknikuk ibili diz kukañin kokaleku aztertzen eta udalak esker ona nahi dotza emon bolondres latxeik ibili dizen BITTOR eta TRONTXOi. Ondarrutarrok eztou ulertzen udaik Kukaña baik. Azpixan dakazue Kukaña barrixan irudixak.


